Nobio zuhurra

Primary tabs

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:37:10 - 0:38:40 (1' 30'')
Laburpena Nobio batek ezkontzeko eskatu zion Inaxiri, baina mutil zuhurra zela eta, utzi egin zuen.

Transkribapena

- Horrekin urtia 'ta gehiyo pasatu nun 'ta san zin behiñ, san zin: "Inaxi" 'Ta "Zer?" 'Ta "Beno, urtia 'ta gehiyo badamau 'ta ezkondu 'ro zerbatte in berko dugu ba, ez?" 'Ta "Ezkondu? Nik oandik ez dakat ezkontzeko gogoikan! 'Ta ezkontzia pentsatzen baldin badugu,
nik kondiziyuk jakiñ nahi 'ttut lendaiziko. Ze kondiziyo jarri ber 'izkiazun!" Hoiy egiya da! "Ze kondiziyo jarri ber 'izkiazu ezkontzeko? Aber, aber!" Dirua besteik ez zun! Zurra numero uno! Nik hoixe galdetu niyon. "Beno, nik kondiziyuk jakin nahi 'ttut"
- Dirua besteik ez 'ta mixeiya biño mixeiyo! Batez 'ta!
- Bizi da. Oaiñ 'e bai, hala bizi da. Bizi da. Bai, 'ta nik horrekin urtia 'ta gehiyo in nun. Urtia 'ta gehiyo gaiña. 'Ta nik huaxe san niyon: "Beno, ezkondu? Pues Bale." Bakarrik bizi zen,
"biño nik kondiziyuk nahi 'ttut. Ze kondiziyo jarri ber 'izkiazun esan". "Nik kondiziyuak? Seittun jarko 'izkizut. Nik emantakukin bizi ber 'zu zuk!". "A bai?" Sei 'zazu porkulo hartzea!" Hoixe san niyon.
- Ordoko (...)
- Bai, gaizki sana da, biño san niyon: "Sei 'zazu porkulo hartzea nehi baldin bazu! Ni zuk emantakukin ez naz biziko 'ta! Zuk milloiyak eta milloiyak besteik ez 'ttuzu 'ta zuk nei maten
banazu bost duro 'ro, hamar duro 'ro..." Orduko garaiy hoitako bakizu, dirua zen (... behintzat)! "'Ta zer, nik harrekin bizi ber dut? Beti zuri eskaka ai ber dut dirua besteik ez duzula 'ta?" "Beno, nahi zun bezela, nik emate 'izutenakin bizi ber 'zu!" "Pues ez za nekin biziko ba!
Segi nahi zun tokira!" Hola geldittu zen.
- Eskerrak kondiziyuk eskatu zenizkala! Bestela... e!
- Geo bestia, berriz, zeakua...