Errezoan

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-058
Pasartea 0:11:30 - 0:13:20 (1' 50'')
Laburpena Apaizak esandakoa bete behar izaten zen. Arrosarioa lanak egiten ari zirela errezatzen zuten: hostattikiyak lotzen, artazuritzen... Gaur egun, Elizak ez du hainbesteko indarra.

Transkribapena

-Kontuz e! Ura sartu zea abea! Arpegiya garbitzen ai zaztela!
-Hoi, hoi eakutsi! Apaizak holaxe eakutsi jendiai diziplina hortan 'ta gurasuk "Apaizak hola san du 'ta apaizak hola san du"
'Ta hola "Harrek sana hola in ber da 'ta hala in ber da 'ta". Besteik ez zen. Itxitan 'e dena arrosaiyua errezten genun guk. Denak familiya jarri, afal aurretikan zerbaitt in berra baldin bazen hementxen. 'Ta arrosaiyua errezatu gabe ez giñan beiñ 'e gelditzen. Hola zen.
-Artua, zea, hostattikiyak lotzen, aittona arrsoiyua saten.
-'O artatxuitzen 'o. Beti artua 're dena...
-Illunabarretako lana izaten zen ordun.
-'Ta holoko lanak izaten zin.
-Ez zen telebisiyuik ordun.
-Ez, egiya, ez genun telebisiyua...
-'Ta orduko 're beiñ 'e ez aita gure bat errezatu gabe.
Otorduan 'e hasi beti, behiñ ixeita jarri ezkio aitaren 'ta 'ta. Errezuak in 'ta.
-Erki kambitu gauzak e!
-Diziplina bai bai.
-Hola da, hola da. Oan, hau 're sango zaittut, eliza jon sasoikua persona gaur entierro 'ta gaztiak asko joten dia. Ez dut ongi harrapatzen ez ziñatzia.
-Zea ez ittia? Bai errespetungatik.
-Hoi gutxinin in ber litzake. Ez dut ongi harrapatzen oan gazte bat o zetzia biño jesus! Erare pixka 'tekuk 'e gaur eliza jon 'ta gutxinin demostratu eliza jon dela ez? Nik hoi, hala pentsatzen dut.
-Bai 'o bestela ez jon 'o.
-E? Bai...
-Ez jon, ez dakit ba!
-Nik ohittuk galako hola pixka 't.