Gaztetan lana eta dantza, biak

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:27:10 - 0:30:30 (3' 20'')
Laburpena Borrondin behiak zituzten, esnetarako behiak. Maitxo baserrian ikasita etorri zen. Elkar ezagutzen zuten. Lehen denek ezagutzen zuten elkar. Bileretara nora joaten ziren: Altzibar, Ergoien eta Txikierdira. Mutilak eta neskak aparte, koadrillan. Auzo askotakoak elkartzen ziren.

Transkribapena

- Baserri haundiya izandu da beti Borrondi? 'O azienda asko 'ro...
- Ez. Beti sei behi 'o (..) hola izaten genittun. Ez, haundiya ez.
- Kozkorra.
- Nehikua.
- Bai, nehikua.
- Laneko nehikua.
- Dena eskukin in ber zen lan dena 'ta bai, nahikua izaten genun.
- 'Ta gehiyena zer zen, beno behiyak zenittun 'ta ardiyak 'ta 're bai? 'O...
- Ez, ez.
- Behiyak.
- Behiyak bakarrik izaten genitun bai.
- Esneko behiya?
- Esneko behiya. Oillo batzuk eta, konejo batzuk eta hola.
- Urtian txerri bat 'o beste hill 'ta hola. Bai.
- 'Ta zea, zu ya baserriyaz erki zenekila torko ziñan. Iakutsi ez zizuten askoik in ber izango.
- Ez, ez, ez.
- Behiy jeisten 'ta bazekin 'ta sean 'e bai 'ta..
- Sean 'e bai.
- Denin ai ber izaten nun.
- Ongi elejittu zun Enrikek. Ya ikasiya hokiyo.
- Hombre! Klaro. Bai, bai.
- 'Ta izautu ze san 'zute? Izautzen ziñaztela zea, gaztetikan?
- Bai, izautu bai.
- Bai, kustez izautu, bai, hoixe baietz, bai. Ordun barriyun eraretxokuak denak herriyan gehinak izautzen giñan. Leno san 'uten bezela, ba (...) Altzibarko billera ez giñen iñoa joten beste 'ta bertakoa, berta. Dena izaten zen.
- Altzibarrea 'o Ergoina. Gaiñekun... Geo zea 're Txikierdira 're bai.
- Oiñez Txikierdira. Bizikletan jon biño nahiyo launakin oiñez jon 'ta hola. Hola izaten zen.
- Berriketan, ez?
- Bai, bai. Bolada 't izandu genun Txikierdin dantzan ibilli 'ta bertan afaltzen genuna. 'Ta patzen genun sei duro 'ta hamar errial. Bai. Afaiya. 'Ta... Kafia hartuta hoi. Zerbait plato jan 'ta geo postria 'ta hola. Hamar errial. 'Ta kuadrilla juntatzen giñan dezentia 'ta beste batzuk
itten genun sei duro 'ta kafeik hartu ez. Kafia hartu gabe.
- Hamar errial aurretzetik.
- Geo... Eon pixka 't. Geo kafia hartzen bagenun, hoa biña pezta kobratzen zuten, zortzi errial. Bi errial aurretzen genittun. (...)
- Biño hoiy ya..
- Hoiy soldaotik torri 'ta geo, e!
- A!
- Biño Maitxokin hasiya ziñan ya?
- Ez.
- Ez.
- Lenoztik. 'Ta ordun 'e bai al zin kuadrillak eta? Kuadrillak 'ta juntatzen ziñazten?
- Neska 'ta mutill ez, e! Beti mutillak eta.
- Mutillak.
- Bai, juntatzen giñan, kuadrilla gaitza juntatzen giñan! Denak eraretxo batekuk.
- 'Ta karrikakuk bakarra 'ro...
- Ez, ez. Bordazpiko Joxe, ez dakit izautuko zenun zuk... Bordazpiko... Ergoinguk eta Iturriozkuk eta denak juntatu ordun.
- Denak.