Auzoko haurrak zaintzen

Primary tabs

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-054
Pasartea 0:19:50 - 0:21:20 (1' 30'')
Laburpena Haur-zaintzen aritzen zen eskolatik aterata. Elkarri laguntzen aritzen ziren. Orduan ez zen diruan pentsatzen.

Transkribapena

- Bai. Eta geo ni, ez dakit, umiak eta gustatzen zizten 'ta ume-zai igual eoten nitzan eskolatikan aterata geo. Bai, bai. Bai. 'Ta gustatu itten zin e. Ez ziten obligatzen nei, nola sango 'izut, pues "jon ber tzu hara", zea ez.
- Zue zeaz itten zenun.
- Bai, bai.
- 'Ta zenbat urtekin hoi?
- Ba, aber, hamalau urtekin hasi nitzan Errenteiyan pelukeiyan: pues, hamalau urte bitartian.
- 'Ta hoi nola izaten zen? Amak 'ta eskatzen zizuten 'o auzuan eoten zin haurrak zuk...
- Eske aber, Matteonin bertan, klaro jatetxia, eta ordun Maria Luisa ttikiya, eta klaro han lana in ber baldin bazuten ba "segi Txokunea" 'ta ordun "Mañoli kontu haurrai". Eta hola. Baiñon ez zen kobratzen eta ezer 'e e.
- Jo hoi 're erki...
- Hombre! Aldatu da. Eta hobeako hoi e! Hombre! Miño bueno, ordun ez zen pentsatzen diruakin eta, eta ez genun diruikan e.
- Ez zen manejatzen dirua.
- Ez zen manejatzen dirua. Bueno, gu Errenteira joten giñanin baldin bagenun autobuseko dirua...
- Kontentu.
- Kontentu. Eta geo oiñez etorri. Eta pieza bat dantzatzetikan gehiyo zapatak eskuan hartu 'ta korri! Era una pasada eh.
- Noa joten ziñazten ba dantza? Errenteira?
- Aurren-aurrenian ni gotzen na...