Tropen sartzea

Primary tabs

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:26:10 - 0:29:10 (3' 00'')
Laburpena Tropak Oiartzunen nola sartu ziren. Tornola erdiz erdi harrapatu zuten. Arritxurietan egun batzuk egin zituzten tropek eta inguruko baserritarrek janaria eraman behar izan zieten.

Transkribapena

-'Ta holaxe Jesus!
-Gaiñekun, han Tornola aldin zu gotzen al za tropak eta 'o soldadun muimentoik eta bai al zen?
-Bai, bai, bai.
-Bazen?
-Aitxulein pasa zin hoik denak. Hoiri in ziyoten behetik etorko 'men zin 'ta guk ez 'men genittun sumatu 're ingo gauzak zuzen torri balia. Biño Endarlatsako zubiya bota.
Endarlatsan pasako ziñan oan biño len zu?
-Bai, bai, bai.
-Zubiy hua bota 'ta hara torri 'ia tropak eta han pasoik ez. 'Ta mendira iyo San Antona 'ta San Antondik goitik torri.
'Ta Tornola erdiz erdi harrapatu goitik beitti. Txaundoko ataira etorri. Pauko Joxe Mai bihorretan zeillena Olaunditton.
Hua hartu giddaitako. Ordun harrapatzen zutena giddai! Harrek Txaundoko ataira karri tropak. Hortik makinetxea jon.
'Ta makinetxetik Bordaberrin barrena Pullira, honea. 'Ta Pullitik, Biraita.
Hortik ikusteko beldurra 'men zuten. Gorriyak hor eoki. Amezitako gaiñ hortan. 'Ta hortik hain ihesi, haik kusteko beldurrak 'o handik dixpatzeko beldurrak. Biraita. Biraita aldea jon ezkeo ez baita hortik kusten.
Hortik Portukoerreka sartu. Bordako ataiyan deskansatzen geldittu, zoku hortan. 'Ta Pauko Joxe Mai, hor utzi 'men zuten giddai zeatik libre. Harrek san ziyotela (...) beitti.
Geo Goikoitxeku 'ta.
Arritxuita 'ta gaiñ hoita deneta, zabaldu. Goitik geo, giro zen ordun hemen. Harrapatzen zun guztiya jateko! Buf!
Emitan 'e zerriyak eta hillak eta zeatan gazikutxan zittuztenak eta. Jo 'ta bota gazikutxak zilipurdika 'ta denak kendu 'ta. Izuarrizko eskandalua! Bukaroik gabe utzi familiyak eta.
-Jo erra marka in zutena!
-Gaiñea Arritxurietan zauden hairi eunero uste 'ut zerbaitt 'e ekarri ber ziyotela, tortillak 'o in 'ta.
-Bai, e?
-Eunatan, eunatan Emitatik eta hoitik.
Holako komeiyak. Zortzi urte, biño orduko...
-Zu gotu ingo za.
-Akortzen naz gauza hoik denaz ni.
-Bai.
-Gauza txar asko pasa zen. Asko asko.
-Jo!