Nor | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-046 |
Pasartea | 0:48:35 - 0:50:30 (1' 55'') |
Laburpena | Osabak koaderno batean idatzita utzi zizkion bertsoen izenburuak. Basarriren bertso batzuk kantatu ditu, osabak zekizkienak. Basarrik bere liburuetan argitaratu gabeak. |
Transkribapena
-Aramburuko Anttonio difuntuk bazekizkin hoik. Biño hoikuste 'ut Baserrik jarriyak dila. Nik Baserrin libruk battut bi, biño libru hoitan ez do bertsu hoi.
Zorionian egin nuen nik
Sara herrira bisita
'ta txoraturik gelditu nitzan
damatxo bat ikusita.
Sara herrira bisita
'ta txoraturik gelditu nitzan
damatxo bat ikusita.
Zuri ukatzeko ez daukat hitzik
ai bihotzeko Klarita!
Zu zara nere, ene!
Hain zera polita!
ai bihotzeko Klarita!
Zu zara nere, ene!
Hain zera polita!
Hain dezu bihotz ikutzaillea
ene hain zera politta!
-Gehiyo ez baitakizkit nik hoik! Bertsuk politt askiyak dia hoik!
ene hain zera politta!
-Gehiyo ez baitakizkit nik hoik! Bertsuk politt askiyak dia hoik!
-Baserrinak al dia hoik?
-Baserrik jarriyak dia bertsu hoik bai! Biño libruk, ez ttu libruk jarriyak hoik.
-Baserrik jarriyak dia bertsu hoik bai! Biño libruk, ez ttu libruk jarriyak hoik.
-Jo hau da! Bitu leheno kantatu ttuzunak, hemen dozte baita 're. Amerikako bizitza. Maldaburuko indianua etorri omen den neska!
Emakumiak lore bezela
hartu ditzagun aurrena
'ta guazen danak bea hoiyekin
baratzatxuan barrena
hartu ditzagun aurrena
'ta guazen danak bea hoiyekin
baratzatxuan barrena
Dena usaintsu, lori 'ta mardul
hau bihotzen zoramena
baiña neretzat, den den danetan
zu lorerik ederrena.
hau bihotzen zoramena
baiña neretzat, den den danetan
zu lorerik ederrena.
Baiña danetan, zu neretzako
lorerikan ederrena.
lorerikan ederrena.
-Bai. Nik ez baittut zean ikasi nik hoik.
-'Ta zuk ze itten zu lehendabiziko esaldiya gotzen baza, ya handik aurrea tarrat!
-Batzuk bai. Batzuk bai.
-'Ta zuk ze itten zu lehendabiziko esaldiya gotzen baza, ya handik aurrea tarrat!
-Batzuk bai. Batzuk bai.