Nor | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-046 |
Pasartea | 0:34:27 - 0:36:12 (1' 45'') |
Laburpena | Iparragirreren bertso ezagunak 'Kantari euskalduna'. Bertsopaperean ditu. |
Transkribapena
-Gitarratxo bat det ...
-Gitarra zahartxo bat dut
nik beti lagun ...
Nola da?
-Gitarra zahartxo bat dut
nik beti lagun ...
Nola da?
Horrela ibiltzen da
artista euskalduna
egun batian pobre
bestietan jauna
artista euskalduna
egun batian pobre
bestietan jauna
kantatzen pasatzen det
nik beti eguna
nik beti eguna
Nahiz dala Italia,
oro bat Frantzia
bietan billatu det
milla malizia
oro bat Frantzia
bietan billatu det
milla malizia
Korritzen badet ere
nik mundu guzia
maitatzen det nik beti
Euskal Herria
nik mundu guzia
maitatzen det nik beti
Euskal Herria
Jaunak ematen badit
neri osasuna
oraindik izango det
andregai bat ona
neri osasuna
oraindik izango det
andregai bat ona
Nahi badet frantzesa
interesa duna
baiña nik nahiyago det
hutsik euskalduna.
interesa duna
baiña nik nahiyago det
hutsik euskalduna.
Adios Euskal Herria
ez baiñan betiko
bost-sei urte hontan
ez det ikusiko
ez baiñan betiko
bost-sei urte hontan
ez det ikusiko
jaunari eskatzen diyot
grazi emateko
lur maite hontan
bizia uzteko
grazi emateko
lur maite hontan
bizia uzteko
Doiñuk 'e ahaztu itte 'izkigu 'ta.
-Bertsu hoi ez nun izautzen nik.
-Harrek 'e pamiliya Arantzakua in 'men zun. Ameriketa jon 'ta ez dait zembat seme zittun. Urretxukua zen hua.