Nor | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-046 |
Pasartea | 0:25:50 - 0:29:10 (3' 20'') |
Laburpena | Neskazahar gazteari bertsoak, Txirritak jarriak. Paperetik irakurrita abestu ditu. |
Transkribapena
-Doiñua ... Lembiziko bertsua lau puntukua du 'ta biarrena bostekua.
Neskazar baten pasadizua
iñork nahi badu aitu,
ni banegoke ixilik baiña
barrenak ezin kabitu.
iñork nahi badu aitu,
ni banegoke ixilik baiña
barrenak ezin kabitu.
Berrogei eta hamabost urte
gutxieneko baditu
parregarrizko kontuak dira
ondo esango banitu.
gutxieneko baditu
parregarrizko kontuak dira
ondo esango banitu.
Edade hortan gona motxekin
hori da horren modua
zazpi errial kosta omen zaiyo
afeitatzia burua.
hori da horren modua
zazpi errial kosta omen zaiyo
afeitatzia burua.
Atzealdeko ille guziya
bizalabanez kendua
orain bistara azaldu zaigu
lehen gordian egondua
bizalabanez kendua
orain bistara azaldu zaigu
lehen gordian egondua
Garai onian abiatu da
engañatzera mundua.
engañatzera mundua.
-Ez du doiñua hoi.
-Ez.Eske hor zea, lasai e hor geo berriz ingo du. Honek zea difentik ttu.
-Bai, ba! Hoi san dut ba! Lau punto 'ta geo beste bost 'ta bostek beste doiñua baitu!
-Ez.Eske hor zea, lasai e hor geo berriz ingo du. Honek zea difentik ttu.
-Bai, ba! Hoi san dut ba! Lau punto 'ta geo beste bost 'ta bostek beste doiñua baitu!
-Hoi da. Geo ya denak bostekuk 'ttu noski!
-Denak, denak bestik.
-Denak, denak bestik.
Dituen zimak urdindu zizka
eta gorbata gorriya
azeri larru baten erdiya
dauka lepuan jarriya
eta gorbata gorriya
azeri larru baten erdiya
dauka lepuan jarriya
Sudurra berriz oso luzia
eta begiyez larriya
hauts koloreko uel batekin
amarratua gerriya
eta begiyez larriya
hauts koloreko uel batekin
amarratua gerriya
poxpolo kajan paga liteke
hain dago parregarriya.
hain dago parregarriya.
Topo egin da beira jarri naiz
sorgiña zala ustean
igarri niyon kristal bat zala
hasi zanian hizketan
sorgiña zala ustean
igarri niyon kristal bat zala
hasi zanian hizketan
Nik esan nion gaur horrela 'ta
zer ote ziñan gaztetan
erantzun zidan esposatzia
orain jarri zait kasketan
zer ote ziñan gaztetan
erantzun zidan esposatzia
orain jarri zait kasketan
nobiyo on bat billatzen dedan
hor izandu naiz festetan.
hor izandu naiz festetan.
Beraz neskatxa, gazte denboran
gogoik ez zan izandu
ez konbenientzi handirik ere
erdi negarrez esan du
gogoik ez zan izandu
ez konbenientzi handirik ere
erdi negarrez esan du
Okertu nitzan batekin eta
geroztik ez naiz zuzendu
konbenientzi bat jarriko dizut
ontzat hartuko bazenu
geroztik ez naiz zuzendu
konbenientzi bat jarriko dizut
ontzat hartuko bazenu
Ni 're oraindik soltero nago
nahi 'zu nerekin ezkondu?
nahi 'zu nerekin ezkondu?
Nik edadia aitortuko det
bautismuan den bezela
jendiak esan ez dezan iñor
engañatzen gabiltzala
bautismuan den bezela
jendiak esan ez dezan iñor
engañatzen gabiltzala
Gero egongo giñala baiña
bastante zarra nitzala.
Hoik 'e bukatu 'ia.
bastante zarra nitzala.
Hoik 'e bukatu 'ia.