Nor | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-046 |
Pasartea | 0:12:19 - 0:14:00 (1' 41'') |
Laburpena | Bi bertso abestu ditu, horiek ere buruz. "Bertsuak jartzera nua neskatxa morena bateri..." Doinu berezia. Mendaro Txirristakak jarriak izango direla dio. Mendaro Txirristaka ezizenez ezaguna zen bertsolari mendaroarra, Eusebio Mugertza Azpiazu. |
Transkribapena
Bertsuak jartzera nua neskatxa
morena bateri
nere dembo bateeko
nobiya zanari
morena bateri
nere dembo bateeko
nobiya zanari
lehenago flaka zagon morena
oain dago lori
Ai! Antza txarren batek
zulatu du hori
oain dago lori
Ai! Antza txarren batek
zulatu du hori
-Lasai, lasai ez da presik eta.
-Ez biño horrek segi itten du.
-Ez, ez lasai. Biño geo nik zea itten ttut, moztu 'ta berriz jarri. Zu lasai, ur pixka 't 're hartu.
-Ez biño horrek segi itten du.
-Ez, ez lasai. Biño geo nik zea itten ttut, moztu 'ta berriz jarri. Zu lasai, ur pixka 't 're hartu.
Ez al zera erruki Juan Pello
nagon estaduan
sabela haundittu 'ta
jokoziya juan.
nagon estaduan
sabela haundittu 'ta
jokoziya juan.
Ez al zera akordatzen morena
zer egin genduan
Ai! Etxe azpikaldeko
metaren onduan.
zer egin genduan
Ai! Etxe azpikaldeko
metaren onduan.
-Hoi da ordun bata bestiri! Emakumik gizasmiri.
-Hoik zeak jarriyak izango dia seuski, Mendaro Txirristaka. Holako zeak harrek jartzen zittun 'ta.
-Mendaro Txirrista?
-Hoik zeak jarriyak izango dia seuski, Mendaro Txirristaka. Holako zeak harrek jartzen zittun 'ta.
-Mendaro Txirrista?
-Txirristaka, bai. Enau gotzen librua.
-Bai, nei lehengun in zin ahaztu.
-Bai, nei lehengun in zin ahaztu.