Haurra zaintzen

Primary tabs

Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-044
Pasartea 0:24:40 - 0:27:00 (2' 20'')
Laburpena Bularra emateko nola konpontzen zen. Lanean ari zen bitartean, biberoia: behi-esnea urarekin nahasia. Haurra oinez hasteko aholku ezberdinak ematen zituzten amonak eta medikuak.

Transkribapena

- Nola moldatzen ziñan lanin, 'ta bularra mateko 'ta nola itten zenun?
- Etortzen nitzanin maten niyon zeatzen nuna, gaiñekun nada! ¡El biberón!
- A...!
- El biberón.
- Biño biberoikua, ze itten zenun, atera?
- Ez, ez. Esnia, behi esnia!
- A...!
- Behi esnia.
- A 'ta horregatik rebajatu in ber, karo, bestela zea geyo...
- Bai, epoka zen. Holako garai harteiño 'ta holaiño 'ta istoi. Amon hoik zekitena! Nik ez nakin deus 'e 'ta haik itten zutena. Oi, zea bezela... Amonak, zarrena... Ez zun nahi... Oi, el predilekto, karo, bat besteik ez zuten 'ta! Mutikua,
ben hua mino tartin han ibiltzen zuten 'ta ez ziyoten arrastaka utzi nahi, beranduo joten 'men zen zutik eta! San niyon: "bueno bueno, hor kompon, zuek kontzen 'yozute 'ta... biño" 'Ta hala itxian tokatu 'ta Kastronekuak, betenaiyun hoik ordun taberna zuten,
eta hara tertulira sartua eta meikua torri 'ta galdetu aber katoka ibiltzen zen 'ta amonak ez zula nahi san niyon, beranduo joten zila 'ta zutik eta: "ez, ez, ez, ez. Haurrai utzi in ber zaio zean, zertik béa joten da indarra itten eta béa hasten da arrimotan zutik
jarri zen ne mutikua, iya jona zona, zutik jarri zen de imajinación 'ta amonai san niyonin: "amona, meikuk hala san du ba, 'ta utzi in berko 'yogu! " Ordun palabra de mediko... Oaiñ gehiyo dakiu geok gen ustez! Ordun, berriz, meikuk san ezkio, palabra de Diós!
Eta beno, utzi ziyon, katoka joten, bai erki ikasi bai katoka! Hamasei hillabetetan zutik!
- (...)
- Denak galdezka: "oaiñik ez al da zutik jon? Oaiñik ez al da zutik jon? Ez bau ikasten ez da sekula jongo! Ya me daba tanta...
- Jo!
- ¡Me daba ya rabia! Eta geo san zin behiñ. Ez dakizu baratza zun amonak, eta "baratzan ze ederki jon den zutik!" "Baratzen jon berko 'u, itxian ez da joten, behintzat! "'Ta ba, jon zen, biño como un hombre! (gerto) muy bien!
'Ta oaiñ, soy bisabuela, bi ttiki battut eta oaiñ ez naute nei kasoik ingo, biño saten 'yotet: "utzi lurrin, e! Peligroik gabe, biño utzi! Beák indarra itten dijuztela!" Eta batetik arrixku gutxiyo dute beák 'e lurrin utzita eta zean, biño o...!