Nor | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-039 |
Pasartea | 0:56:50 - 0:58:10 (1' 20'') |
Laburpena | Olalde inguruan iturburu asko daude. Ur-bilatzailea ekarri izan dute inguruko iturriak bilatzeko. Askok uste dute Pitusak horietako bat hartu zuela, baina Rufinok dio bat ez, bi iturburu daudela Pitusaren barruan. |
Transkribapena
- Hoixe! Dena barrenin hartu zuten. Geo beste itturriya bazen, gue baratzan parea atetzen zena, kriston ura atetzen zen. 'Ta guk han esnia freskatzen 'ta iukitzeko 'ta, toki erra genun. Hoa 're zea karri, Errenteikua, zahori bezela itten zuna...
- Bai, sorgiña.
- Dios! Zein zen hoa? Etxabiguren. Karri 'ta barrenin zolua in, 'ta beste itturriya 're barrenin hartu. Geo nik hola, disputan hasi 'ta san izandu niyon zea batei, lanin ibiltzen zen
- Dios! Zein zen hoa? Etxabiguren. Karri 'ta barrenin zolua in, 'ta beste itturriya 're barrenin hartu. Geo nik hola, disputan hasi 'ta san izandu niyon zea batei, lanin ibiltzen zen
kastillano batei: "¡Un manantial no, dos! ¡Hay dos manantiales ahí adentro, e! ¡Y ya sé yo donde hay más grande que esos dos!" Itturriya! Bai baita, gehiyo atetzen dena hor itturriya badela!
- Nik ian izandu dut, aski ona bai ura!
- Nik ian izandu dut, aski ona bai ura!
- Ura? Hor bestia kristona atetzen dena, zubiya biño goruo dela. Nola Olaldeko zubiya?
- Bai.
- Han goruo Pitusa zea itten duna. (Uka)
- Bai.
- Han goruo Pitusa zea itten duna. (Uka)
- Zubiya leno zen, oaiñ ez!
- Zubiya non da? Oaiñ 'e Olaldeko zubiya han eongo da, e!
- A! Bian, ya bai.
- Zubiya non da? Oaiñ 'e Olaldeko zubiya han eongo da, e!
- A! Bian, ya bai.
- 'Ta Torreneko baratzan 'ta zea hartan, joe, ura! Atzen da han, mekauen! Holako zulo batin bor, bor, bor...
- Bai, e?
- Bai, e?
- Pilla erra bai, bai. Errekan e! Errekan zean atetzen da.