Motoan zeharka eserita

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:03:50 - 0:05:50 (2' 00'')
Laburpena Neskak gonarekin ibiltzen ziren eta motoan zeharka esertzen ziren. Oso deserosoa eta arriskutsua zen motoan zeharka joatea. Gero hasi ziren zangolaka joaten.

Transkribapena

- Bai, bai. Motuk len esan zattutena, lenotikan bazin, biñon zea hoik, e modelu hoik eta... Ni akortzen nazelikan, berrogeita hemezortziyan agertu zin. 'Ta klaro, atentziyo gehiyo billera batin eta klaro, gazte jendia 'ta denak... Batzuk desitzen moto berriya zutenak launtzeko
'ta bestik, berriz, kuriosidadingatikan gen hairi beira.
-'Ta zer zen, lendabiziko aldiya motun gaiñin jartzen ziñela, igual?
- Ni bai.
- 'Ta nola jarri ziñan?
- Ziharka.
- Ziharka.
- 'Ta geo 're urtetan 'ta urtetan hala ibilltzen giñan. Eta geo hasi giñan zea, hasi giñan... Zankolaka jartzen. Eta klaro, oandikan galtzakin 'ta gutxi ibiltzen giñan. Ordun hasi zen faldapantalon 'ta hoi, biñon ni gonakin ibiltzen nitzan eta gonakin zankola jartzen nitzan,
biñon geo itten nun txaketa bat 'o jarri belaunak eta tapatzeko, klaro! Jeneralin gona tubo nola izaten genun, hora ixterran erdiño iyotzen zigun eseita geundela eta geo txaketa bat 'o jartzen genun... Jartzen nun tapatzeko. Eta geo ya ez, geo ya hasi giñan zankolaka 'ta jartzen,
biñon urtetan 'ta urtetan ziharka. Eta oso inkomodua zen. Klaro, zertikan batetikan jon ber zunun aurrin zon personari gerritikan helduta, sujetatzeko. 'Ta bestetikan, gue posturakin, postura txarra nola zen, itten zen nekatu eta jan berriya baldin baziñan 'o maritu 're bai.
Klaro, zu dena ziharka pasatzen ikusten zunun, oso inkomodua zen.
- Kurbatan 'e bai!
- Baita 're, txarra, bai. Hoa kurbatan, berriz, arriskutsua.