Euskara galarazita

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:02:20 - 0:03:40 (1' 20'')
Laburpena Karlistak euskararen kontra zeuden. Tristea da norberaren hizkuntza ukatzea. Maitxoren ustez, zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, hobeto da, eta batez ere gurea.

Transkribapena

- Karlista jendiak behiñik pin bai. Biño nik uste 'ut zentzurikan ez zutela askorikan. Ezer... Esan nahi za... Ez dakit nola esplikatu! Sentimentuik edo ezeren... Pasiyo txarrik gabeko edo ez dakit nola esan, jokabidi hoiyek hartzia edo egittia.
Porke bere hizkuntzan kontra mintzatzia! Gaur 'e badia, e!
- Bai.
- Gaur 'e badia! Bere hizkuntza kontra mintzatzen dinak 'ta iruitzen zaiyote...
Kultura haundi bat da. Zembat eta gehiyo jakin hizkuntzak...
- Okiyo.
- Hombre. Dohaiy haundi bat. Zembat eta gehiyo jakiñ. Ez guria bakarra.
Ta gaiña guria saten dutenez dela hizkuntzik zarrenetako bat. Asike, zarra delako erretiroa man? Edo zabaldu?
- 'Ta horrekin kalte haundiya iñ zuten, ez? Geo jende asko...