Gerra ondorengo gabezia

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:41:00 - 0:44:40 (3' 40'')
Laburpena Gerraren ondoren, pobrezia handia gelditu zen. Lan asko egin behar zen familia hazteko. Apopilo asko hartzen zen eta familia askok etxebizitza konpartitzen zuten. Esneketara joaten zirenek txerri-jana jasotzen zuten hirietan, baina etorkinen auzoetan ez zen asko biltzen lanik.

Transkribapena

- 'O be izeba osabantzako 'o ahal baldin bazun gehiyo, josten aitzen zen. Bai. Nik akordatzen naz, Bordaxarren... Pentsa 'zu nola bizi genittun urti haik... Bordaxarren andre bat izautu nun nik bost seme-alaba eta baratzia zun, bost seme-alaba hazitzen ai zen,
baratzeko lanak itten zittun, baratzia haundiya zun eta hala 're biziko baldin bazin, famili kompletua zen, gizona 're bazun, gizonak lana itten ziyon. Biñon hala 're biziko baldin bazen beste senar-emazte batzuri kuartua alkilatua zun harrek. Eta harrek bezela askok. Bai.
'Ta hemen kampotikan jendia bizitzea torri zenin Learrea 'ta horrea... Learren frailik zin. Eta geo frailinetikan zea erosi zutenin horko lurrak eta itxiak eta erosi zinin 'ta, ordun kampoko jendia asko sartu zen, kastillanua holokua, 'ta frailik bodegak zittuten lekutan 'ta,
itxe bizitzak iñ zittuten. Eta han 'e bi 'ta hiru famili bizitzen zin. Hori, kuarto bat bizitzeko eta sukalde bat denantzako. Deretxo kozina saten zen. Bai. Eta len nik hasieran 'o aipatu zattut zuri, esnia 'ta berdura 'ta eamanta txerri jana kartzen genula, biño askoikan ez.
Ni ibilli nitzan dembo pixka batin, hillaete batzutan osabari launtzen Donostira esniakin. Eta Trintxerpen hasitzen giñan eta Alta MiraKruzen bukatzen genun. Eta Trintxerpen ez genun biltzen txerri janikan. 'Ta geo Trintxerpetikan joten giñan Herrerara.
Trenan estaziyuan zubiyan azpitik pasa eta gainkaldin zozten kasas baratas 'o saten zittutenak. Itxe... Pareta grisako batzuk leiyo urdiñakin. Hasiyeran denak berdiñak iruitzen zin. Igual esnia ematea bi aldiz itxe batea joten nitzan. Denak igual-igualak! Eta han 'e ez.
Han 'e ez genun biltzen. Eta geo Herreran hartzen genun trambi txuriya, oandikan Herreraiño tortzen zen, lengo, aurreko urtetatikan... Bai, urtiak atzegotikan Errentiño tortzen zen, Iztietaiño tortzen zen trena txuriya ya... Bai, ni ai naz esaten berrogeita hamasei hamazazpiko
kontuk 'o hola. 'Ta ordun tortzen zen Herreraiño. 'Ta trena txuriy hora hartzen genun eta utzitzen zigun Ategorrietan. Zubi aurreko tabernako estaziyun. Eta ya handikan Ategorrietako hortan, hor bai, hor biltzen genun Txerri jana, biño Trintxerpen 'ta Herreran ez.
Hor ez zen txerri janikan.
- Hala 're izango zin kampun itxura dotoria 'ta maten zutenak, biño geo itxetan...
- Bai.
- Hoi zuek aski erki ikusko zenuten?
- Oan biño gehiyo. Oan biño gehiyo zen jendia janari kentzen ziyotenak janzteko. Bai.