Gazi-kutxa

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:01:00 - 0:02:40 (1' 40'')
Laburpena Garai batean hozkailurik ez zegoenez, janaria beste era batera kontserbatzen zen; gazi-kutxarekin, adibidez. Gazi-kutxa txerrikia gazitzeko eta gainerako haragiarekin sasiña egiteko ere erabiltzen zen.

Transkribapena

- Nola (...) zenuten?
- Bai, txerriyan... San nun bezela... Txerriyan puskak sartzen zin denak batea eta geo sahiyeskiya 'ta hoi dena lenotikan atetzen zen. Eta baita 're lenotikan zintzilik jartzen zen.
Gazi-kutxatik atetzen zenin, gatza gehixkuna gaiñin zuna kendu, piper hautsa gorriya eman 'ta ya zintzilik. Geo ondorin urdaizpikua. 'Ta geo gazi-kutxa bera baita 're ibiltzen genun konfradiyan banatzen zen haragiya sesiña itteko. Prozedura 're berdintsua da.
Eta denin, gatzin jartzeko, ateratzeko, eta hoa 're geo zintzilikatu itten zen eta urdaizpikua bezela sekatu. Eta oso ona baita 're gelditzen da. E... Gusto berexi bat gelditzen zaiyo.
- Ordun haragi frexkua jaten zen momentun aberia hill ondoren, biño geo...
- Bai. Ya ne garaiyin erosi 're itten zen karnizeitikan zea, e haragiya, biñon gehiyo itxekua. E... Konfradiyan banatzen zen haragiya, e... San dugun bezela txerrikiya, antzume, ahuntza, ardiyak zittunak ardiyak 'e bai, eta itxian gehiyo, biñon erosi 're bai.
Erosi 're itten zen. Ni akordatzen nazela, bazauzten Oiyartzunen...