Tropak herrian sartzen

Primary tabs

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:43:45 - 0:47:10 (3' 25'')
Laburpena Tropak Errenteria aldetik sartu zirenean, Ollokinekoak Landetxe aurrean zeuden. Maitxo gaztea zen, eta ez zen jabetzen zer zen gerra. Haiek plazara ikustera joan zenean atxilotu zuten osaba. Bere osaba bezalaxe asko eraman zituzten, eta beste asko hil ere bai. Batzokiak non zeuden.

Transkribapena

- Hemendikan, hemen sartu zin.
- Ugaldetxotik gotti den...
- Ez, hemen, hemen, goitikan. Bai. 'Ta...
- Beldur errak bai, pasako zenittuzten?
- Biño ez genekiun zer zen. Nik gerra zer zen... Biño akortzen naz denak hortxe itxia horren aurkaldin, jarri... Gu beira tropak heldu zila 'ta behiñ 'e ikusi gabik gerrik.
'Ta denak hantxe giñan, izebak, bi izebak eta esan dut, osaba, atzetik jon zen hoi be zea janez. 'Ta "ba, ni banijua!" Itxian zeon arropa zarrak jantzita zeara, "banijua aber zer den ba kali hortan." 'Ta como espía, hartu 'ta kartzela eaman zuten.
Eta gu, berriz, hortxe, paretan kontra jarri eta denak filan jarri 'ta denai pistolakin hola zeatzen. Ni ttikiya. 'Ta hiru neskatxa 'ta bi izebak.
- 'Ta izebak geo jakingo zun iaman zutela?
- Bai.
- Karo.
- Klaro. Al no volver a casa...
- Disgusto erra!
- 'Ta hola asko eraman zittuzten hemendikan. Asko. Eta beste hiru hoik behiñik piñ hill zittuzten 'ta... Hoiyek... Kampotik zatorren jendik zer zakiyen haik zeiñ zin eta...
Hori izan bazin gizon gaixto batzuk, sólo que tenían su ideal! Ben idea zutela... Nazionalistak. Ordun nazionalistak karlistan kontra. Ez, karlistak nazionalistan kontra zian. Eta nola Naparrotik etorri zien reketi hoik, esos eran todos carlistas. 'Ta hemengo jendiay... Bueno!
Amakin bat badia, nere... Hor baserri ttiki bat bagenun gure itxian... Gure itxia zenan frentin. Xomorronia saten geniyon. Horkua 're, Txomin, hua 're hil zuten... asko! Asko. Hor Etxetxikiko apaiza 'ta... Jesus! Zemat hola.
- 'Ta batzuk nazionalistak zilako, biño geo beste asko 're politikan sartu gabe zoztenak 'e bai, ez? Hil zittuzten.
- Ez dakit ba. Nik uste 'ut politikakuk gehiyo ziala. Bai, gutxi 'o gehiyo. Ben ideala zuten, gaiñekun iñoi hola kalteik iñik behiñik pin.
- 'Ta gerra hasi aurretik hor batzokiyak eta bazin, ez?
- Bai.
- Non zen batzokiya?
- Hortxe bat. Oañ itxia itten nola ai dia hor? Pues hortxe, baju hortan batzokiya. 'Ta zea, karlistan zirkulua saten zen. Zirkulua zen hemen oain garajia nola do hor zean, Antoneneko onduan?
- Bai.
- Hor zen zirkulua saten ziona.