Corpusa eta kalbarioak

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:20:10 - 0:22:30 (2' 20'')
Laburpena Corpus egunean prozesio ederra egiten zen Oiartzunen. Kaleak maindire txuria eta ihiarekin estaltzen ziren. Kalbarioak ere egiten ziren.

Transkribapena

- Aste Santua 'ta. Korpus eguna...
- Korpus eunin ze itten zen?
- Oan pasa da. Lengo igandin 'o aurrekun zen.
- Eta zerbait bereziya itten da? 'O...
- Prozesiyo ederra itten zen. Bueno kalian! Xabaleko hortan jartzen zuten aldare bat oso politta, oso politta! Dotore jartzen zuten. 'Ta gero hor dago zean, liburu batin oain
ayuntamentuk partittu 'ttun liburu batin prozesiyo... Biño ordutikakua... Jesus! Hoi muestra ttiki bat besteik ez da. Atetzen zittuzten iya, iya belarrak ekartzen zittuzten. Elizan barrenin botzen zuten. Eta gero prozesiyuak jon ber zun zea guztiyan, iya.
Zamak kartzen zittuzten iya, belarra. Bakizu zer den iya?
- Bai, bai. Ni gotzen naz, e? Iya gotzen naz ni.
- Eta hoi botzen zuten eta gero gaintikan kale bakotxeko zeak familiyak, maindirik, hola. Maindire zabalak hor zea... Jaunak pasa ber zun tokiyan. Bajo palio, apaiza bere zeakin, kustodiakin eta prozesiyo politta izaten zen. Biño, pixkan pixkan attu. Geo kotxia zela 'ta
bat zela 'ta ez zela 'ta, pixkan, pixkan attutzen jon da. Oain azkeneko elizan gaiñin barrena itten dute. Biño len oso politta izaten zen. Eta ilusiyo gaitza gaiña denak e! Eta orduko 're bai, arropa berriyak eta zeiñ biño zeiñ dotorio 'ta... Biño...
- Ordun prozesiyua itten zen Korpusin? Aste Santun ez zen itten prozesiyoik?
- Bai! Hombre! Erramo eguna batez 'e! Kalbaiyuk zea, kalin.
- Kalbaiyua... Hoi ze itten zun Urkabea iyo?
- Ez, ez, ez, ez. Kalian, kalian.
- Kalin?
- Jartzen zittuzten gurutziak, egurrak, gurutzik eta estaziyoz estaziyo por toda la calle se hacía. ¿Los calbario? Jesus! Amakin batek bai "bai, nik galtzerdiyak hautsi nittiñen behiñik piñ belauneko jarrita 'ta" mar-mar errak bai.