Azienda zaintzen

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:53:10 - 0:55:30 (2' 20'')
Laburpena Baserriko diru-iturri garrantzitsuena izaki, animaliak ahal zen hoberena zaintzen ziren. Lanparoia eta antzeko gaixotasun larrien kontra ezin zen zer askorik egin, baina gainerakoekin saiatzen ziren. Behiak ez ziren heiatik ateratzen orain bezala, eta, leku itxian egonda, errazago gaixotzen ziren.

Transkribapena

- Geo behiak 'e izaten al zuten ardiya 'ta bezela, zea, e... Errapin muturra zea itten ziyotela...
- Zartatu 'ro?
- Zartau 'ro! Bakizu, miñ...
- Bai, bai, bai. Bai, bai. Bai. 'Ta ordun oso mimberetuk ioten zin 'ta kosta itten zen esnia kentzia. 'Ta sebuakin 'ta aitzen giñan, haik zea itten, e... sendatzen.
- 'Ta Lamparoiya 'ta Naparmiña baldin bazen, ez zon ze iñik?
'O zerbatte saiatzen ziñazten itten?
- Bai. Eskazaletakua 'ta askotan garbitasunakin 'ta zea, sendatzen zin, biñon ya Lamparoiyana 'ta ez. Eta hoi nik uste dut gehiyena zela, pues... Hori, e...
Lekuak, leku itxiyak askotan leiyoiy gabik, eta nik uste dut horrek 'e asko itten zutela. Bai. 'Ta geo animaliyaik... Klaro, e... Baja haundiya itten zuten, e... Neguan. Zer... e... Flakatzen zin, eta klaro, uan bezelako janakin ekilibriyoik ez zon eta...
Bai, paliza haundiya hartzen zuten. Nahiz barrunin euki, paliza haundiya hartzen zuten. Bai. Eta segun, ze egualdi joten zen, zertikan zuk gutxi gorabera urtero, e... Jana beretxua 'ta jasoko zunun neguko,
'o urte batin galduko zizun egualdi txarrangatikan itten zunun zea hura, e... Janaiy hura, 'o luzatu zizulako negua, 'ta paliza haundiya hartzen zun animaliyak ordun.
- 'Ta kampoa ez zen atetzen?
- Kampoa gutxiyo. Uan bezela... Kampun 'ta... Hillaetetan 'ta ez. Udazkenin 'o hola, e... Baldin bazen belarra uandikan aprobetxatze moukua neguan sarreran eta ttikiya izin zena moztu 'ta... Biñon ez, e... Oso gutxi, holoko kaso batzutan.