Artoa nola egiten zen

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-016
Pasartea 0:08:05 - 0:11:00 (2' 55'')
Laburpena Artoak ematen duen lana. Jorratu bi eratara egiten zuten: aitzurrarekin eta bost hortzekoarekin. Bost hortzekoa pasatzeko behi mantsoa behar zen.

Transkribapena

- 'Ta artua nola izaten da? Ereitten denetikan ze lana ma... Lan haundiya maten du artuak!
- Ereitzen denian geo antxurtu 'ta geo behiyakin bost-hortza saten genun, erreminta bada 'ta, hura pasa 'ta... Kaso in behar artuai.
- Bost-hortza zertako zen?
- Bost-hortza zen bost hortzakin zea bat, eur bat, harei bost hotza jarriyak Artun illeran... Artua geo jorratu 'ta in ber zen.
- Bai.
- Hartako, hartako. Bost-hortza.
- Lendabizi ereiñi. Artua 'ta...
- Lendabizi ereiñi, ttikiya zela, antxurrakin jo, antxurrakin jorratu. Haundiyo heldu zen garaiyan, bost-hortza pasa. Hori, bost-hortz hoi izaten zen, bi errenko, 'o errenkun nola hor tartin, hola e, bi, 'ta hemen tartetik pasa. Behiyakin! Behiy bat eukitzen genun hartako!
- A! Behiyak tirata pasten zen hua?
- Behiy batekin hura bost-hortza pasa.
- A! 'Ta harrek ze itten zun (...)
- 'Ta geo haundiyago itten zenian, denak kargatu lurraz 'ta artu (erreitteko)
- Hoi da.
- Hola.
- Eta ordun...
- Bai, hola.
- Errelebuk itten zenin,
- Horren tartetik pasatzen zen bost-hortza.
- Karo. Xuxen jon berko zun behiyak!
- Bai, behiya aproposa hartakua. Behiyak denak ez dia igualak izaten. Batzuk mantxoxuk.
Mantxua komprenittuko 'zu?
- Bai, bai.
- Bai.
- Zeaguk, lasaiyaguk.
- Bai.
- Beste batzuk harroguk.
- Bestek harroguk 'ta jata denak txikittu berrin artuak igual.
- A!
- 'Ta bagenun behi bat oso... Txikitin izena zuen 'ta hura ibiltzen zuten gue anaiyak.
Hura batek hartu aurrian 'ta atzetik bestik bost-hortza. 'Ta polliki, polliki, polliki, polliki pasa atzea.
- Karo. 'Ta harekin in berko da lendaizi hontaka 'ta geo hola, ez?
- Bai, geo krutzian, bai. Biño oso haundittu biño len. Ttiki ttikiya dela altxurrakin 'ta geo ya pixka 't kozkortzea. Zertik bestela geo arto haundiyena artua bat 'o beste hautsi igual itten die 'ta!
- Karo.
- Hola.
- Karo. Eta harrek, bost-hortza horrek ze itten zun, belarra ate?
- Bai ba, belar txarra atea.
- Belar txarra ate. 'Ta geo...
- Artua mejoratzeko.
- Hoi da. Ate 'ta bildu 're ingo zun!
- E?
- Arrastan bildu 're ingo zun belarra, 'o ez?
- Bai. Harrotu ba! Horrengatik zen ba belarra galtzeko.
- Hoi da.
- Belarra galtzeko zen bost-hortza.
- Hoi da.
- Atxurrakin 'e bai, biño bost-hortzakin harrotu itten 'men zen 'ta geo harrotzen zen lur hura ra kargatu artua.
- Hoi da.
- Bi jorraa 'o maten genittun artuaiy. Lembizi ttiki ttikiya zela 'ta geo...
- Geo ya koskortuta.
- Bai, haundiyua zenin.
- 'Ta geo ya haundiy... Ya iña... Noiz itten da artua?