Eliza eta dantza

Primary tabs

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:54:00 - 0:57:00 (3' 00'')
Laburpena Altzibarko bilera oso polita izaten zen. Jende asko etortzen zen kanpotik; denak oinez. Lehen denean baltsa dantzatzen zen. Gero hasi zen eliza kongregazioetako jendea bidaltzen, baina hala ere, gazteek dantzan segitu zuten.

Transkribapena

- Geo igandetan 'ta izaten zen, Xanistebanetatik aparte, izaten al zen dantzik, eta?
- Igandetan izaten zen, billera.
- Billera.
- Altzibarren. Hantxe Altziberko plazan. Iruñarreneko balkoitik jotzen zuten soiñua, eta han, plaza hartan itten zen dantza. Hura gauza politta zen.
- Joten ziñazten zuek?
- Bai, gu joten giñan, bai, joten giñan. Joten giñan. Ekustea! Ez giñen dantzan biltzen, biño ekusi bai! Biño jende asko juntatzen zen. Errenteitik 'ta etortzen zen jendia, e! Horrea, Altzibarra!
- Jo!
- Bai, bai, bai.
- 'Ta jendia oiñez 'ta torko zen garaiy hartan?
- Oiñez, oiñez, oiñez. Ordun ez zen autobusik! Oiñez! Denak oiñez. Biño jende ona tortzen zen, formala. Kampoko jendia formala tortzen zen honea billera.
- Difentzi erra!
- Bai. Altzibarren, bai. Altzibarren oso ederki eoten zen iande arrats... Iande arratsaldetan, primeran!
- Eta zea, e... ze, dantza agarraua itten al zen? Uzten al zuten?
- Ibiltzen zin, bai.
- Ibiltzen zin?
- Bai, bai.
- Apaizak uzten zuten?
- E?
- Apaizak uzten zun agarrauan?
- Bai. Bai, bai, Altzibarren bai. Altzibarren biltzen zin. Hemen 'e bai Xanisteanetan, e!
- A!
- Bai, bai, bai. Geo hasi zin kongreaziyotik bialtzen.
Gero hasi zin baltsin ibiltzen zinak, kongreaziyotik bialtzen.
- Geo hasi zin?
- Neskak, biali itten zittuzten.
- Hasiyeran uzten zuten, 'ta geo ez?
- Hasiyeran ez, geo, geruo!
- Hoi zer zen, apaiza kambitu zelako? 'Ro...
- Bikaiyuk aindu zulako, 'ro, ez dakit zertik! Denak kambitu! Bai, asko biali zittuzten. Kongreaziyotik.
- Ordun lotx ikaragarriya izango zen.
- Lotxa, pena! Pena, pena zuten haundiya. Biali zutelako pena! Biño ez zuten dantza utzi, e! Ez, ez, segi aurrea!
- Ze, seitzen zuten?
- Bai, bai, bai. Dantzan seitzen zuten...
- Gordian?
- Bialigatik seittu itten zuten geo dantzan haik.
- A...!
- Bai, bai, bai, bai. Biño, amurraziyukin e! Izautzen genittun.
- Eta kongregaziyotik bota 'ta dantzan seittu 'ta ya ez al ziyoten ezer gehiyo saten?
- Ez zin kongreaziyoa joten geo.
- A!
- Ez, ez. Fuera, fuera. Botik, botik.
- Eta haik ez al zuten fama txarra 'ro hartu?
- Ez! Fama txarra ez, hura, hura ofendittu zutelako ya... Apaizan legia!
- Bai, hoi da. Biño agarraua dantzatu zuten gaztiak ez al zin gaizki ikusiyak izandu?
- Ez.
- Jendingatik?
- Ez, ez, ez, ez, ez, ez, ez.
- Errespetatu zituzten?
- Errespetatu zittuzten. Errespetatu zittuzten hortan. Biño holaxe ibilliyak dia, holaxe pasik dia gauzak! Horra! Oaiñ 'e esan 'zkizutet!
- Bai...! Gauza pilla erra! 'Ta zer 'zu hola gouan beste...