Apaizak

Primary tabs

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:47:20 - 0:49:00 (1' 40'')
Laburpena Don Idelfonso apaizak baserritar asko bere eskuetan zituen; harekin zuten konfiantza. Askok, hildakoan, beren ondasunak apaizari utzi zizkioten.

Transkribapena

- Bai, apaiza 'o, Don Iefontso apaiz hoi zen, baserritar asko be eskutan zittun. Diruk eta denak jasotzen zizkaten, 'ta baserritarrak harrekin zuten konfintza haundiya! Dirua itxian iruki berrin 'o, apaizai eamaten ziyoten.
- A...!
- Bai, bai, bai.
- Gordetzeko?
- Gordetzeko. Bai...! Konfintza haundiya zuten apaiza harrekin!
- 'Ta geo sate 'ute baita 're, apaizak bazittu... Ondasun asko 'ta zittuztela! Ben eskutan askok uzten zutela hil 'ta geo...
- A bai!
- Baserriyak eta uzten zittuztela. Hoi egiya al da?
- Bai.
- Apaizai uzten zin baserriyak eta?
- Harrei utzitzen zizkaten, Don Iefontsoi. Bazuten Ergoinen goiy hartan nombatte baserri bat 'e, harrek bazun utziya. Bai, harrei utzitzen zizkaten. Dirua nola besteii utzi berrin,
yake apaiz harrekin ibilli zin, apaizai utzi.
- A...!
- Bai, harrei...
- Hoi ez zen izaten mezak patzeko 'ta!
- Ez, ez, ez. Hoi berez, borondatez.
- Borondatez.
- Bai. Beák zuten ahorrua, ahorru hura apaizai utzi. Beste batek por ejemplo be senide batei 'ro, norbattei utziko 'yo, haik ez, haik apaizai. Hori 're, egiya san, txorakeiya nei iruitzen zin askotan apaizai 're utzitzia haimbeste. Apaizak izango zun, biño numbatte,
be borondatez eman itten ziyoten. Bai.
- Bakotxak be...
- Bakotxak be gustua itten du, 'ta bakotxak beria nola baitun!