Tifusa

Primary tabs

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:10:00 - 0:11:20 (1' 20'')
Laburpena Gerra denboran hil ziren asko tifusarekin. Bere senarra ibiltzen zen gerrako eriak kanposantura eramaten eta tifusarekin hildakoak ere berak eramaten zituen. Lan horretarako lagunak ezin bilaturik ibiltzen zen, kutsatzeko beldurrarengatik.

Transkribapena

- Gerran aurretik 'o ondorenin?
- E?
- Gerran aurretik 'o ondorenin?
- Ez, ez, gerra dembun, gerra dembun.
- Gerra dembun.
-Gerra dembun. Eta eamateko...
Nola ibiltzen baizin gerrako enfermuk eamaten ne senarra 'ta, haik, haik enterratu zittuzten, haik. Haik ematen zittuzten kamposantoa. Bai. Bai, bai...! Zertikan arropa kambitu 'ta, arropak harrika bota[harrika bota:harrika bota] 'ta geo beste berriyak jarri 'ta, guria ibilli zen.
Bai, zertikan kutsu haundiya izaten baitu tifusek.
- Peligru erra ibilli zuten zue gizonak eta, e!
- Bai.
- Kutsatzeko, e!
- E? Bai.
- Haik eamateko 'ta...
- Haik eamateko 'ta bai, bai, bai. Biño eamateko launak eziñ billatuik ibilli zen guria. Arotzana zen guria, 'ta kajak beák itten zittuzten 'ta launak eamateko, kaja eamateko iñor eziñ harrapatuik baserritan. Jon nahi ez iñork 'e!
Saten... Guriak saten ziyoten: "bueno, biño ez 'zute kuidadoik! Zamazkizuten arropak, nik hala ingo ttit, 'ta zuek 'e bai. Utzi, ya betiko! Xar-xar batzuk jantzi, eta geo beste berriyak jantzi, eta garbittu ondo zeok, 'ta ez 'zute ezer 'e pasako!"
Saten ziyoten, 'ta ez zen ezer pasa! Guriak amakiñ bat enterratu zittun...