Hiltzeko beldurrez

Primary tabs

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:44:00 - 0:46:30 (2' 30'')
Laburpena Gerran, senarra Azainera joaten zen ogiak eramatera, eta bitartean, Larrezabalera joaten zen bisitan. Hango batek kalera jaitsi nahi izan zuen eta hil egin zuten. Senarra hilko zuten beldurrak egoten zen.

Transkribapena

- Ogiyak eamateko ze Aizaiñea! Goizin, Aizaiñea. Ogiyak 'ta... Hara joten zen Aizaiñea ogiyak ematea 'ta korrika 'atin joten zen Larrazaalea. Ez do oso aldian, biño hara 're joten zen. Joten zen 'ta utzitze 'izkiun ogi pare 'at 'o hiru bat 'o guri eta atzea berriz bueltan kalea.
'Ta Fondoku hoi, Anixetan semia, Anixeta difuntan semi hoi, Joxe Manuel zun izena, gizajua eta "Manuel, hiekin batin jon ber ditt kalea" "Ez (hikela) jon nekin batin baleike bale zertikan ez hikela piyatu! Eta ez hikela jon". Eta "Ez, jon ber dit hiekin batin".
Baita, torri dia 'ta har... Zea, harrobiko onduan, hor kuadrilla bat hoitakua. Hartu dute, eaman dute, hil dute 'ta akabo! Guria kalea bakarrik. Bakarrik, torri 'ta bakarrik eta han panadeiyan, norbaitte, ez dakit zein zen launa, norbaitte bazun eta san omen ziyon,
guria oso triste 'ta "Ze pasatzen zik? Ze iñ 'ttek?" "Nei deus ez, nei deus ez, biño mote mote nekin heldu zena... San ziot ez atetzeko, ez atetzeko, ez atetzeko, 'ta ne andriak esan ziok ez atetzeko, ez atetzeko 'ta geldittu 'ttek 'ta akabo! Oain san zitek hil 'tela.
"Ez duk posible!" 'ta "Bai, bai" Geo beste 'at torri 'men zen san omen zun: "Egiya du bai, egiya du Manuelek. Egiya du. Hik ogiyak partittu 'ttuk Aixaiñea jon 'ta "bai, bai, nik ogiyak bai.
Aixaiñen utzi 'ttik ogiyak eta nik ne buelta in ditt" Biño hura hantxe harrobiyan kaxko kaxkun hartu zitek eta akabo! Eta haren pena!
- Ya biño beak san ziyon...
- Geo saten zun beak . "Nei ez 'tila hilko santen 'ite, biño igual ingo 'ite. Saten niyon. "Ez 'iute ingo, ez 'iute ingo! Zuk eskatu, ez 'iute ingo". Saten niyon: "Ez 'iutte ingo zertikan lanin ai za". "Bai, bestia 're laneko prest jon zen gizajua nekin batin!".