Txerria eta uniformea

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:59:40 - 1:01:35 (1' 55'')
Laburpena Gerra garaian, soldadu bati arropa garbitzen zion. Behin, txerriak uniformea txikitu zion. Estualdi ederrak pasatu zituen, baina soldaduak barkatu egin zion.

Transkribapena

- Hora marka in ziten nei! Zerriyak. Zerri bat genun, umatzekua, 'ta soldaduk gizajuk arropak garbitzen... Garbittuko nittun 'ta baietz. Arropak garbittu 'ta plantxatu 'ta maten nizkaten 'ta: "¿Cúanto hay que pagarle, señora?" "Nada, nada.
¡Ya que sois soldados, si hubierais sido reketes, sí, pero los soldados no!" 'Ta uzten niyoten, 'ta parrez eoten zin 'ta, han joten zin. 'Ta beste batin zerriya... Zerritokiyan gaiñin uzten nik, hola, hola jarriazi, biño! Zerriya izaki nombatte, 'ta usaiya aittu izerdiyana 'ro,
'ta baten trajia dena txikittu! O...! Hora zen apurua! Ne, ne dembuan ez dut pasa holako apuroik!
- 'Ta zerbatte san zizun?
- Esan niyon nola in zin, 'ta aleiya, ze patu ber niyon. 'Ta patuko niyola! Nik zeangatik in nula, usaiya, izerdi usaiya kentze... Kenduta itxiya zola ustez hola biñon, holakin biño, nombatte ixkiñan bat harrapatu zula, 'ta... Nola txikittu zin zerriyak.
'Ta nik nombatte near itten nun, esateko zembat zen, 'ta nik neo... Patuko niyola 'ta: "¡Nada, nada, nada. No tiene que pagar usted nada! Y estar tranquila! Otra vez también ya le traeré yo la ropa." San zin. "Sí, ¿Ya me traeras? Si me traes te limpio y te plancho como siempre".
'Ta "sí, sí ya le traeré." "¡Ya pondré en sitio seguro! 'Ta holaxe.
- Haik eun txarra bazakaten 'o...