Aduriz Escudero, Bixenta (1936)


Biografia

Altzibarren jaio zen Bixenta, gerra etorri zen urtean. Bizitza guztia baserrian lanean pasa du, dena denen artean egiten zen, lanak ongi banatuta zituzten. Denbora libre gutxi izaten zuen, baina berarentzat aski izaten zen behiak jetzi ondoren esnea hozteko erreka bazterrera eramaten zuten tartea. 7 urterekin hasi zen eskolara, oso oroitzapen ona du, baserriko lanak alde batera uzteko aukera baitzen Bixentarentzat. Hala ere, argi du eskolak baino gehiago erakusten duela bizimoduak berak.

Elkarrizketak OIA-133