Euskararen egoera eskolan, gerra ondoren

Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin bai LHn eta bai DBHn. Gerra ostean euskarak bizi izan zuen egoeraz hausnartzea da helburua. Adinaren arabera lanketak egokitu daitezkeen arren, hona hemen aukera posible batzuk:

1. proposamena

  1. Euskarazko hezkuntzari buruz hausnartzeko, galdera egin ikasleei:
    • Zuen gurasoek euskaraz ikasi zuten? Eta zuen aitona-amonek?
  2. Bideoa ikusi. Birritan. Galdera hauei buruz hitz egin dezatela, taldeka jarrita:
    • Zergatik zegoen galarazita eskolan euskaraz hitz egitea? Eztabaidatu. Iritziak jaso. Azalpenak eman.
    • Zer iruditzen zaizkie bideoko zigor horiek?
    • Eskolan gure hizkuntza erabiltzeko aukera dugu orain. Baloratzen dugu?
    • Euskararen erabilera eskolan, gaur egun. Inposaketa moduan ikusten dute? Hala bada, zer egin beharko litzateke hori aldatzeko?
    • Kalean zein hizkuntza erabiltzen dute? Zaila al da euskaraz bizitzea?

2. proposamena

Gaiarekin lotutako beste bideo batzuk ikusi, eta lanketarekin jarraitu. Oiartzundik eremu zabalagora joango gara. Hiru bideo ditugu euskararekin lotuta: 

3. proposamena

Ikasleak kazetari. Banaka ala talde txikietan egiteko lana. Adineko euskaldunen bati (amona, aitona, bizilaguna, familiako ezaguna...) elkarrizketa egin, bere esperientzia kontatzeko eskatu: gaztelania nola/zergatik ikasi zuen, euskaraz hitz egiteko oztoporik izan duen sekula, euskara zer den berarentzat, zer iritzi duen gaur egungo euskarari eta eskoletako heziketari buruz... Ahotsa grabatu egingo da; ahal dela, irudia ere bai (bideoa). Ahozko ondarearen biltzaile bihurtuko dira gaztetxoak. Grabazioa Oiartzuarrenbaitan.eus webgunean jartzeko aukera izango dute.