zer jaten zuten

Primary tabs

Nor Aranburu Pagadizabal, Simon
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-104
Pasartea 0:34:14 - 0:37:09 (2' 55'')
Laburpena Ama egunero joaten zen kalera enkargutara saski bat buruan zuela, ordubeteko bidea. etxekoa beraiek jaten zuten. Esnea berriz auzokoari saltzen zioten.Artoa eta leikua. Otea jo eta behiei ematen zioten.Trabaza.

Transkribapena

- Zuek juten ziñaten tratuakin plazara, zure etxetik norbait igual juten zan
- A bai eunero, ama enkarguk ittea.
Goizin jon 'ta zea xesto haundi bat buruan hartu, buruan jarri trapo haundi bat, hua buruan jarri 'ta zea oiñez gue etxetik Oiartzungo kalea, ordobete.
- Oiartzungo kalera?
- Bai hua buruan hartu 'ta hortxe. Hua kargatu 'ta itxea hola jarrita tin, tin, burun.
- 'Ta ze eramaten zun buru gaiñean?
- Hemen ses... enkarguk, ogi 'ta gauza asko, burun
- 'Ta saltzeko ere bai?
- Ez ez ez kaletik itxea enkarguk guk jateko
- A baina ez zu ez zenuten saltzen?
- Keba
- Baratzeko
- Dena itxin itxin.
- Dena jaten zenuten zuek dena barrura.
- Barrura.
- Eta esnia ere ez, esnia ere ez?
- Esnia bai, esnia saltzen genun bai
- A bai?
- Bai auzoa
- Auzoa. Geo auzo bat, gio haik hemen barrena joten zin esneketaiyak, hemendik betti, Pikoketakuk esniakin.
- Ordun zuek saltzen saldu esneketaiyai?
- Bai
- Ez etxez-etxe ez
- Gue etxekua 'ta hango auzuk. Bost itxeko esniak.
- Eta nola joten ziñazten marmitak eta eskuan hartu eta...
- Marmita bat bakarra, nahikua.
- Bat, bakarra. Karo hiru behikin...
- Esne gutxi
- Esne gutxi
- Esne pizar bat 'ta gio arrautzak eta dena itxin, saldu batez. Oilaskuk eta txerrik 'ta denak itxian jan.
- Konejuak ere bai?
- Baitare. Konejuk eta oillo 'ta.
- 'Ta eukiko zenuten baratzian artua 'ta
- Bai, artua 'ta illarra. Bakizu zer den illara?
- Bai
- Artua 'ta illarra 'ta
- 'Ta babarruna 're eukiko zenuten.
- Babarruna bai
- Leikua
- Leikua. Artua 'ta leikua.
- Artua 'ta leikua batera?
- Bai batin.
- Geo, jateko gutxi behiantzako... 'ta terreno asko artua 'ta leikua. 'Ta behiantzako mazkik ez. 'Ta otia, otia ebaki.
- Nola?
- Ibitiyakin. Zama in 'ta geo etxea eaman otia zama hoi bizkarrin 'ta hua behiyai, kiz, kaz, kiz, kaz, kiz, kaz otia jo, behiyai 'man. Hua jan.
- Zekin joten da otia?
- Trabazakin o' holako katxarro bat, harrekin jo. Aixkoa bezala, ti ta ti ta huatxe jo.
- Bi eskukin?
- Bi eskukin.
- Bi
- Bai bi makillan muturrin zea (...) holakua. Hola.
- Eta hori behi e ganaduai jaten emateko.
- Bai hua 'ta geo lasto pixkat 'ta berde pixkat nastuta hola