Umetako kontuak

Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-093
Pasartea 0:25:35 - 0:26:56 (1' 21'')
Laburpena Ttikitan ez zen sekula etxean egoten Pakito, Pakito Beltza ere deitzen zioten auzoan. Umetako jolasak aipatzen ditu. Pilotan ibiltzera Aldapa Goikoako frontoira joaten ziren.

Transkribapena

-Mutil kozkorretan, ze jungo gea berriro lehengo kontuta...
-Bai, bale! Ondo.
-Han Altzibarren eta leheno aittu gea esaten eun guziya kalian.
-Ni bai, ni beti kalian. Saten ziaten Pakito beltza. Ni beti euzkiya hartzen 'ta jostatzen 'ta korri... jostatzen 'ta. A, geo irriyua. Irriyua pasatzen da, tortzen da Ergoindik 'ta tortzen da Karrikatik 'ta geo dia zurrumbilluak.
Guk zurrumbilluak saten geniyon, zoluak. Han beti irai, 'ta nik bost urtetako irai ikasi nun han!
-A bai e?
-Beti putzuan sartua!
-'Ta jostatu 'ta ordun (...)?
-Bai! Ordun ez genun ezer, bakizu garaiy haitan. Pelota, pelota geoxio e... Pixka't, hamaika hamabi urtetako pelota biño. Frontoiya 're zean zeon, Aldapa Goikoan. 'Ta han 'e bi sos patu ber izaten genun.
-A bai e?
-Bai, joba! Aittona, Koxme, aittona. Bastoiyakin atton xar bat: "E, hik ez duk patu, e! Benga!" Bastoiyakin seika attona mutikozkorrai!
Akordatzen na hoi 're. Aldapa Goikoa. Holaxe jostatzen 'ta.
-Kaniketa 'ta karteta 'ta?
-Baita 're, kaniketa, zibotakin, zibotakin 'e bai.
'Ta kanikakin 'e bai. Bota 'ta geo indarra in 'ta mutikozkorrak.Gue jostailluak hoik zian.