Antzerkia

Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:18:15 - 0:20:26 (2' 11'')
Laburpena Antzerkia euskaraz egiten zuten. Nola egiten zituzten kontaten du.

Transkribapena

-Ni gehina sartu nitzan zeatan, teatrutan 'ta gauza hoitan.
-'Ta teatrua 'ta euskeraz itten zenuten?
-Euskeraz. Euskeraz itten genun guk han teatrua, bai. Bai. Antzerkiyak. 'Ta bai, oan dela hiru, hiru urte edo izango da Kaputxinutan teatrua zen.
'Ta batek san zin: "Oye Conchita, antzerkiyas qué quiere decir?" Nei.
"Parece mentira" san niyon "a estas alturas que me preguntes antzerkiyas lo que son. Teatro!" Nik hola. "Teatro"
-Hoixe!
-Hola. Holaxeko kontuak.
-'Ta suek teatrua iteko se iten zenuten? Istori bat 'o zerbaitte kontatu?
-Ensaiyatu!
-Ensaiyuak in, ensaiyuak, pues, lehengo demboko kontuak eta hola, ensaiyuak itten zian. Eta guk itten genun astelehenetan, oi astesan, nola sango zaittut astian ensaiyatu eta geo obra izaten zen gehinian laumbata 'ro igandian. Izaten zen, bai.
-Eta ze itten zenuten bakoitxak ikasi berko zun ze esan biar zun 'o? Aurretik?
-A, bai, bai! Estudiatu in ber genun. Estudiatu, aber ze erremeiyo! Geo teatruan atetzeko. Bai...
-Eta ze izaten zenuten eskribittua, idatzita bakoitxan ze esan biar zun 'ta estudiatzeko itxian 'o?
-Ez. Kompaziyo batea, bagiñan hamar, batek ingo zun artzaiyana, bestik ingo zun profesore batena 'ta bestik beste zea.
Denak gen paperak genittun. 'Ta hoi, hoi zen, beste gaiñekun ez zen. Han, salsa hartan ibilli.