Donostian josten

Primary tabs

Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:04:51 - 0:07:40 (2' 49'')
Laburpena Donostian josten ibili zen, soldaduen arropak egiten zituzten, Peñaflorida kalean.

Transkribapena

-Geo handikan ate giñan eta ni hasi nitzan Donostiyan. Donostiyan eta soldaduan arropak itten. Bai, Calle Peñaflorida.
-Calle Peñaflorida.
-Calle Peñaflorida, bai. Han itten genittun soldauxkako zeak, makinas Durkopp zian. Eta batian, kompaziyo batea, hasten giñan kuelluak itten. Eta geo bukaera, al final, azkeneko muturrin izaten zen. Bai.
-'Ta bakoitxak iten zun zerbaitt?
-Bai, denak geo unitzen joten zian. Eta azkeneko zeak, rematiak eta... Han genuen, zortzitikan 'eo hola etortzen zen, komandantia ofizineta. Bai.
Eta jartzen genittun bata zuriyak orduan. Bai.
-Haik etortzian.
-Bai. Komandantia tortzen zenian. 'Ta beste gaiñekuan kakiz jantziyak. Bai, soldauxkako zeak zian hoik, bai. Eta beste gaiñekuan, pues ...
-'Ta han zer ziñazten danak emakumiak lanian?
-Ez, gizasemiak 'e bazian. Mekaniko gauzak aberitzen bazitzaigun gueri, haik arreglatzeko.
-Kompontzeko haik.
-Haik kompontzeko izaten zen. Bai izaten zian, pues, lau langille 'ro hola izaten zian. Eta gu batzutan, galdutzen zutenin partido batian, gu 're gaixtuak. "Galdu 'ttek!" 'ta hola aitzen giñan.
-'Ta zer, zer galtzen zuten?
-E?
-Zer galdu? Galdu zer?
-Oi, pues, ze sango nizuke este, herri bat hartzen baldin bazuten 'o.
Bakizu gueri hau tiratzen zitzaigun. Eta hankakin joka aitzen giñan. En las maquinas Durkopp parrez. Eta hortako kontuak zian.