Karrikara bizitzera

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:26:35 - 1:29:32 (2' 57'')
Laburpena Itturraldetik Karrikara joan ziren bizitzera Gartzienera. 25-26 urte zituela joan ziren. Ama eta anaiak joan ziren Karrikara, aita ordurako hila baitzen. Baina, Itturralde urruti geratzen zitzaien, eta ez zegoen biderik autoz edo motoz joateko. Orain egin dute bidea.

Transkribapena

- 'Ta hor e zu bai mendiyan lanin aittu ziñan bitartian eta beta fabrikan Itturralden biziko ziñan?
- Ez! Ordun torriyak giñan orduko.
- A famili guziya Karrika
- Karrikara etorri giñan. Karrikan bizi giñan.
- 'Ta ze ze urtetan jun ziñazten Karrika? Goatzen zea zuk zenbat urte zenittun o'?
- Nik ez dakit zenbat urte izango nittun e
- Hogeita ez dakit ba nik, hoeita bos sei bat urte o' hola, horrea torri nitzanin. Illoba oañ hemen ayuntamentun ai den hoi mutikoxkorra zen horrek zazpi urte o' hola zittun.
- Zuek etorri ziñazten aita ama 'ta anaiyak
- Ez atta ez. Atta han hil zen.
- A
- Izeba 'ta osaba 're bai.
- Ama
- Ama 'ta anaiyak. Ama be umikin.
Ama near itten zun itxetik ateran. "Hemen hoinbeste urtian aittu 'ta hemendik nola alde in ber dut nik?" saten zun.
- 'Ta zertik atea ziñazten Itturraldetik ba?
- Ui urruti zolako! Hemendikan katxarruk bertaño itxian bertaño sartzen giñan, motua o' kotxia o' denak bagenittun.
'Ta hemendik aldio zolako. Hemendik gertu harrapatzen zen nahi zun tokira joteko. Handik berriz han ez zen bireik eta ezer e'
- A ez zen e?
- Oaiñ bada Bainketa baserrira pasatzen da bire bat iya onduan. Oañ e' itxia eroiya zen. Itxia eroiya da gañea hua.
- 'Ta Karrika noa etorri ziñazten? Gartxinea caserio Gartxiene. barriyua pasa ''ta iya bertan dao hoi.
- Gartxiene?
- Bai. Hoi Karrikako plazatik hurrengo sozidadia do, sozidatetik aurreneko itxia eskoita.
- 'Ta hor ze bizi zenun anaiya? Anaiya zenun ezkondua horrea zuk ?
- Bai anaiya bizi da han. Anaiya be andriakin.
- Geo umik anai-arrebak in zuten itxian gainko aldin, itxian bertako terrenon, itxe bat in zuten 'ta han bizi dia. Gaztiak goiyan 'ta zarrak bian bizi dia.