19 urtez basomutil

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:19:14 - 1:22:14 (3' 00'')
Laburpena Hemeretzi urtez aritu zen basoan lanean. Hamaseiekin hasi eta hogeita hamabost ingururekin utzi zuen. Gero fabrikan hasi zen. Ondoren, fabrikan 20 urte pasa zituen. Ez zitzaion fabrikako lana gustatzen.

Transkribapena

- Zenbat urte arte aittu ziñan basomutil bezela basuan lanian?
- Ni basuan hemetzi urte,
- Hemeretzi urte
- Hemeretzi urte hola pasa nittun.
- Oseake hamaseikin hasi 'ta hogeita hamabostekin o' hola utziko zenun?
- Zeozer hola, hola zeozer utzi nula uste 'ut. Hogeita hamabost ingurun o' fabrikan sartu.
- 'Ta hor fabrikan sartu ziñen 'ta zer dela 'ta utzi zenun mendiko lana ba? Anaiyak eta hor seitzen zuten ba, ez?
- Bai miño fabrika beti lan errexuo errezagua zela 'ta ne launak e' han sartu zin bat o' beste. ?ta han sartu giñan miño, joño!nik ezin nun etsi!
Hua ez zen, mendiko lanakin oittu 'ta hara jon 'ta joe! makina, lengo makina zarrak e! antiualeko zarrak 'ta. Hua ez zela lana. Kiston hautsa izaten zen, lantei zikiña zela hua! nik alde in in ber nula, hiru hillaete buruko.
Nik alde in in ber nula berrize mendira! 'ta Jose, izena nola zun e', beno izena Joxeluix zun , Joxe Luix Barrenetxea o' zer hola zun lixteruk.
'ta hua jon zen 'ta " -Zer deu (...)txiki erotezen hasiya o' zer?- Ze pasatzen da ba? 'ta -Alde iñ ber dukela 'ta enkargatuk san zik nei! Joe ez zakela alde in! Jarriko yaz!"
Etsi nun miño jo! aurreneko eun batzutzan
- Txarra
- Gaizki, ezin etsi. Leno txabolatik burua ate orduko haize hotza 'ta ebiyakin bustiya. 'Ta han berriz sartu 'ta barrena hortan kieto zortzi ordu.
Geo beste zortzi pasten ganittun berriz e' mendiyan e' ! nik 'ta beste laun batek biyek. Berriz mendira joten giñan. Hartzen ginttun lantokiyak piñua sartzeko baserritar batek, baserritar batek nahi zula piño trozo bat sartu
o' bire pixkat bat in o' uran tubeiya pasa ber zela o' 'ta txapuza hoitan ibiltzen giñan pixka 'at.