Emakume gaiztoaren pasadizoa

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:49:34 - 0:51:22 (1' 48'')
Laburpena Auzoko emakumea gaiztoa zen, Anastasia. Kandelekin egin zuena kontatzen du Juantxok.

Transkribapena

- Gorra zen amona e! Harrek itten zun Sanjon itturri han Naparrun, hara jon 'ta kandelak, kandelak eamango zittun hola galtzarbin kandela mordoska, 'ta batek belaunin zun miña bestik buruan bestik ez dakit zer 'ta
Beno Sanantoniyoi jarri kandela bat, Anes Anestesi zun izena amona saten geniyon guk, "-Aittu amona zenbat zu kandela?" 'ta "- Hoinbeste" ez dakit zenbat sos sos batzuk.
"-Bono kandela jarri, zea san Juanei santuai "' ta - "-Bai jarriko ziot, señalia hoixe izango 'ik"
Muturra aurrea denak metxa, metxa bakizu zer den, metxaz aurrea, 'ta kandela bat ne izenin jarri horrei. "-Bai señalia hoixe izango 'ik"
Hartu 'ta atzeka jarri! 'ta kandela denak atzea beira jartzen zittunin ra buelta eman 'ta berrize beak saldu! Jo! traperiki traperoko bakotxa itten zun!
- 'Ta gu berriz izautu izautua genun, bono, gu hola berriz jaio giñanetik
- Ezautzen zenuten ondo nola zan
- Bai bai
- Gio auzokuk esan e' bai 'ta...