Ugaldetxoko etxeak

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:54:44 - 0:56:03 (1' 19'')
Laburpena Zulatxipitik Juansendora joan zen bizitzera. Baina, Mamut egiteko beren etxea eta inguruko beste pare bat espropiatu egin zituzten.

Transkribapena

-'Ta hor ezkondu 'ta esan dezu Zulatxipitik Juansendoa jun ziñala.
-Juansendo.
-Hoi da Juansendoa, bizitzea. Eta hor etxe gehiyo 're bazien.
-Bai, errota. Ne itxian bazterrin errota. Geo Juantxene, Palaziyo eta Aldabene. Geo Txikierdi aldea, Txokua, Zuaznabar.
-Biño oan hoi kambiatua do.
-Botik hoik.
-Bota in zittuzten?
-Bai. Oi! Biriak eta denak itteko.
-'Ta zuek hor zenittuzten lurrak eta hor zenuten baserriya 'ta ze pasa zan hoikin?
-Oi! Zeak, Mamutek eosi zittun denak.
-'Ta patu in zizuten?
-Bai. Beak nahi zutena patu.
-Gutxi!
-Gutxi, aleiya, nik aztua dakat zembat patu ziuten, biño... Gutxi, beak nahi zutena.
-'Ta ze etorri zian, esanez: "Bueno hau..."
-Hoi nik aztua dakat beimpiñenin. Ordun nahi 'ta nahiy ez eman in ber zeniyon hoiri.