Eskolako kontuak

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:49:48 - 0:52:05 (2' 17'')
Laburpena Aierdira joan zen eskolara Aierdira Doña Juliarekin. Gaztelaniaz ikasten zuten eskolan. Neskak eta mutilak nahastuta.

Transkribapena

-'Ta eskolan nun ibilli ziñan zu?
-Aierdin, Doña Juliakin. Izautze' al zenun? A, ez e? Seme-alabak zittun harek. Harek ematen zun eskola. Oaiñ eskola...
-Doña Julia.
-E?
-Doña Julia esan dezu.
-Bai, Doña Julia. Eskua...
-'Ta zemuz?
-Eskoiko eskua uste 'ut zula motza. Hemendikan hola moztua. 'Ta beri harekin antolatzen zen.
-'Ta zemouz eakusten zun Doña Juliak?
-E?
-Zemouz eakusten zun?
-Bai, eakusten zun ondo.
-Euskeraz ikasten zenuten?
-Ez. Gizonak bazekiyen e, 'ta semik 'e bai, 'ta alabak 'e bai.
-Baiño Doña Juliak ez zekin euskeraz?
-Ez, ez, ez, ez.
-Biño zuek orduan ba al zenekiten ba erderaz hizketan?
-Ui! Harekin hitzeitteko alrebes igual sango genun, biño hantxe aitzen giñan ahal genun bezela. Harek enteintzen zun 'ta.
-Nolapaitte.
-Askotan hola beira eoten zin gu ze ai giñan.
-Neska 'ta mutil denak batea ziñaten?
-Bai, bai, denak, denak kuadrilla berin neska 'ta mutil. Oaiñ ez da hala, biño ordun bai.
-'Ta letzen 'ta ikasi al zenun?
-Ikasi genun. Euneo jon 'zandu bagiñan bai eskola! Biño o... Baserriyan 'e lana in ber izaten zen 'ta. Geo gue ama difuntak ba al dakizu ze itten zun?
"Beno eaman Doña Juliai". Beti berdura 'ro zeozer hartu 'ta gu haikin. 'Ta guk eamaten genun 'ta harek ez baldin bagiñan joten, libre.
-Klaro.
-Kastigatu gabe.
-Klaro.
-Hola.
-Zerbaitte eaman 'ta moldatu.
-Beak 'e bazuten baratza e.
-A bai e?
-Bai, Portalezako beste aillekan. Oain trenbiria han eongo da oan 'e. Han zuten baratza. Gizona han aitzen zen baatzan. Harek 'e gizajuk ahal zuna itten zun, biño.
Beti gue amak arrautza dela 'o. Beti biali 'ta gu eskola jon gabe libre.