Gerra Zibila Ergoienen

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:44:45 - 0:49:19 (4' 34'')
Laburpena Gerra hasi zenean Goikoetxean barrena ikusi zituen jaisten soldaduak beren baserritik. Etxean ere eduki zituzten soldaduak egun batzuetan. Behia eta txekorra ere hartu zieten etxetik soldaduek. Izu handiarekin bizi izan zituzten urte haiek.

Transkribapena

-Goatze zu zuk, klaro hor Ergoiyenen 'ta, klaro hortikan sartu baizien gerra garai, demboan.
-E?
-Gerra demboan, gerra hasi zenian, goatuko zu zuk hor, Ergoinen bizi ziñan zu?
-Ni bai.
-Hamar bat urte izango zenittun.
-Eta zer aittu?
-'Ta goatze al dezu nola pasa zien 'o sartu zien 'o soldaduak eta? Ze goatzen dezu zuk?
-Bai, gue itxian bertan 'e bai. Sartu zin gerra hasi zenin e.
-Baserrira sartu zien?
-Bai.
-'Ta han eon zien baserriyan? Bizitzen?
-Ni?
-Ez soldaduk.
-Soldaduk? Bai, bai. Han 'ta Goikoitxian 'ta. Denin.
Han eoten zin lehiyo zolotikan zalatan 'ta. Ni neska koxkorra ordun. Akortzen naz, bai. Nola sartu izandu zin. Naparru aldetik torri zin. Hoi 're izautu genun. Zuk izautuko zenun ordun? A, zuk ez e? Nik bai.
-Ni oandik jaiyo gabia nitzan.
-Bai, bai.
-Horreatik galdetze' izut, jakittetik.
-Bai, bai ni, jesus, akortzen naz nola torri zin. Ui!
Itxe guziya dena (irrixtatu?) 'ta geo nola eoten zin lehiyo zolotatikan zalatan 'ta. Besteik etortzen 'te zen 'ta. Bai, izua erra bai guk. Akortzen naz bai.
Nik ordun ez dakit zembat urte izango nittun, neska koxkorra ni, ordun...
-'Ta attak eta amak ze esaten zuten? Attak eta amak ze esaten zuten?
-Bai.
-Ze esaten, ze esaten zuen?
-U! Ordun ze esango zuten! Izua galanta denak haik han zeuden bittartin.
-'Ta baserriyan iten zuten lo?
-Bai, batzuk lo itten zutenin bestik guardiya 'ta hola.
-'Ta jaten 'ta eman ber izaten zitzaiyen?
-Guk ez geniyon ematen e! Ez dakit nundik kartzen zuten.
-'Ta ze iten zuten?
-Haik Goikoitxetik sartu zin goitik bera.
-'Ta ze iten zuten? Gambaran lo 'o?
-E? Itxe guziyan ibiltzen zin e! Itxe guziyan.
-Barrenian.
-Barrenin, bai, bai, bai. Barrenin.
-'Ta gauzak hartu 're bai?
-E?
-Gauzak rekisatu 're bai etxian?
-Hoi ez naz akordatzen ni itten zuten.
-Gauzak eaman zittuzten baserritik?
-Bai, behiya 'ta eaman zittuzten. Bai, bai. Behiya 're eaman zuten, txekorra 're bai. Eaman zuten.
-Aziendik gabe geldittu ziñaten?
-Ez, geldittu zin. Zortzi bat eukitzen genittun, biño haik eaman zittuzten.
-Zembat demboan eon zien?
-Ui! Ni ez naz akordatzen zembat demboa eon zien, ez naz akordatzen.
-Eun batzuk bai.
-Bai, eun batzuk bai. Aurrea nola joten zin, hola ibiltzen zin haik. Haik...
-'Ta zuek ezingo zenuten ba etxe inguruan 'da, etxe barrenian 'ta lasai ibili?
-Keba! Hoixen! Haik han eoten zin 'ta gu hantxe kizkur-kizkur iñak.
-Erdi ixkutuan.
-Bai. Haik 'e pasa zin.
-Geo jendia 'ta izandu zen fusilatua 'ta?
-Baita. Ui! Bai. Ordun bai. Fusilatu 'o tiroz hiltzen zittuzten?
-Tiroz.
-Tiroz hill. Hala saten zuten behiñik pin. Jende haundi xamar hoi. Izua erra bai jendik.
-Asko aldatu zien gauzak orduan.
-Bai. Hoi bai.