Azienda hazi eta saldu

Primary tabs

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:21:24 - 0:24:18 (2' 54'')
Laburpena Etxean azienda hazi eta gero saldu egiten zuten. Txekorra saldu eta behiaren esnea ere saldu egiten zuten. Txekorra harakinari saltzen zioten, normalean Altzibarkoa. Eta hark jartzen zion prezioa. Ahizpa plazara joaten zen saltzera.

Transkribapena

-Hor e, zean Zulatxipin, animaliyak 'e izango zenittuzten?
-Bai.
-Aziendak. Behiyak eta...
-Bai, 'ta haik itten genittun biali, bi zea zin bat arropa 'ta garbitzeko haundi bat. 'Ta bestia aziendantzako hola medarrago. 'Ta bi lekuta joten zen ura. 'Ta aziendak hara.
-Azienda haiyek ze iten zenittuzten hazi 'ta geo saltzeko 'ro nola izaten zen?
-Bai...
-Saltzeko?
-Bai. Umik itten zittuztenin, hain umik saldu.
-Txekorra saldu...
-'Ta behiyan esnia saltzeko.
-'Ta txekor haik zenek eosten zittun?
-Hoi zeonek saldu ber zenun karnizeruri. Beak etortzen zin ikustea.
-'Ta ze karnizero ibiltzen zen zuen baserriyan?
-Baserriyan zein ibiltzen genun? Ba Altzibarkua, Altzibarko karnizerua. 'Ta besteik etortzen baldin bazen 'e igual.
-Osake harek azienda ikusiko zun.
-Batei bakarrik ez esan! San bestiri 're! Gehiyena zenek patzen zun, ba harei! Hoixe!
-Klaro. Bai, bai, osake bakoitxak bere zea jarriko zun, bere preziyua 'ta...
-Geo bestiri san 'ta gehiyena zenek patzen dun, ba harentzako.
-Harentzako.
-Koiñadua banun nik karnizerua e! Errenteiyan bai. Ahizpa hilla da, haren gizona.
-Em... 'Ta preziyua zenek jartzen ziyon txekorrai? Zenek jartzen ziyon preziyua txekorrai?
-Nik ez dakit nola antolatzen zin, aittu! Entetzen zen jendia zertxo itten zun 'e 'ta beak zembat eskeintzen zun 'ta hala.
-'Ta ba al zan pixuik 'o? Txekorrak pixatu iten al zin?
-Bai.
-A bai e?
-Karniziyan.
-Hiltzeko...
-Bueno hiltzen zen tokiyan!
-A! Matadeiyan.
-Matadeiyan.
-Ordun txekorra salduta, matadeira noa eamaten zen ba?
-Oiyartzuna!
-Aa!
-Ba al dakizu nun zen?
-Oaiñ ez dakit han den e! Oaiñ ez du iñork Oiyartzunen zetzen, keba! Dena behitti.
-'Ta geo, jakiña, harekin 'e diru pixarra ateako zenuten.
-Halaxe bizitzen zen. Geo ahizpa joten zen tratukin Oiyartzuna, plazara. Plaza haundiya ez da, biño hantxe saltzen zen.