Gobada

Primary tabs

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:15:22 - 0:18:09 (2' 47'')
Laburpena Labadore handi bat zuten etxe ondoan. Inguruko guztiak hara joaten ziren ur bila eta arropa garbitzera ere.

Transkribapena

-'Ta hor Zulatxipin ura bai al zenuten?
-Bai. Itxian atzin bertan tortzen zen mendiyan goitik bera. 'Ta geo bazen iña labadore haundi bat.
Geo beste bat hola tubua jarrita aparte tortzen zena. Han inguruko dena hara joten zen uran billa. Ura, ur hua oso ona zen. Asko joten zen jendia hara uran billa, eateko e!
-'Ta arropa garbitzea 're hara juten ziñeten?
-Bai, lab... Bai. E?
-Hara juten zien arropa garbitzea?
-Bai, hiru baserritakuk bai, joten zin.
-Ze baserri zien?
-Ba uaiñ, uste 'ut salgai jarriya dola ixkiñekua, gu karretera atetzen giñan tokikua.
-Bai.
-Harek nola zun izena? Eon, eon. Bitorrene 'ro... Ba al dakizu?
-Bakit ze baserri.
-Karreteran pixka 't, ez dakit saldua den letrerua jartzen 'men zun salgai zola.
Hanguk eta hango ingurukuk eta Fortalezakuk eta Isatxipikuk eta dena. Uran billa eta arropa pixka' t garbitzea hara joten zin. Ordun ez zen labadorik eta deus 'e 'ta.
-'Ta eskuz?
-E?
-Arropa dena eskuz garbittuko zen?
-Eskuz, eskuz, eskuz.
-Ordun han juntatuko ziñaten inguruko emakumiak
-Bai.
-Eunero juten ziñaten arropa garbitzea?
-Eunero baldin bazen bai. 'Ta ez baldin bazen, berriz, izaten zenin hara.
Han baserritakuk barriño haundiya hartu buruan 'ta hantxe joten zin. Oango kontuk ez zin ordun. Keba.
-Burutikan jarrita. Burutikan jartzen zen, ez?
-Biño sekua eamaten zutenin ez. 'Ta geo bakizu garbitzen zenin beti 're ura kendua. Barriñun hartu 'ta martxa. Hala itten zuten.
-Zuk ez zenun barriñuan eraman berrik buru gaiñian.
-Ez, bertan genun 'ta. Hemendikan haunzko atea bezela hola, bertan.
-'Ta ze itten zen arropa barriñuan sartu 'ta hara eaman. 'Ta geo ze iten zenuten han busti arropa...
-Itxian dena zeatu, jaboiyakin 'ta dena in, pasa itxian bertan fregaderan. 'Ta barriñoa bota 'ta geo barriñua eaman 'ta han dena zeatu, pasa.
-Osake ya itxetik eamaten zen jabonatua.
-Bai, jabonatua.
-A! Nik uste nun han iten zela dena.
-Nahi zunak bai, itten zun! Biño aurugo ittetikan, itxetikan iña eaman 'ta han ura erki joten zen. Zea haundiya zen, labadore haundiya zen.