Baserriko lana

Primary tabs

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:53:07 - 0:56:47 (3' 40'')
Laburpena Baserritik kanpora egiten zuen lan bakarra auzolana zen orduan, meriendaren truke. Belarra segarekin, ihitiarekin. Anaiak, mutilak, mendira joan ziren lanera. Eta neskak etxean, baserrian, lanean. Hizkera: Pagoxa.

Transkribapena

-Eta geo kanpoa lanea aittu al ziñan.
- Auzolanin bai hola zea auzoa jon 'ta babarruna biltzen o' artojorran o' hola juten giñan
Miño berinda truka e! dirukin ez, berinda truke. Horra.
- 'Ta ordun belarrak eta dana segakin moztuko zan ba
- Bai dena segakin 'ta itiya 're bai. Oan bezela segadorakin 'ta ez!
- Zu aitzen ziñan gaztetan segan?
- Segan bai. Ni oso
- Hoi mutillak aitzen zin anaiya eta
-Ez, ez, mutillak medira jon zin lanea. Bi anai genittun 'ta haik lanea jon zin.
Bai baserriyan ez zon.
- Esaten ai ziñan anaiyak mendira jon zila lanea
- Mendira, bai mendira lanea, basuan 'ta garbi lanin 'ta ibiltzea, bi anaiyak.
- 'Ta ordun zuek neskan artian
- Gu baserriyan neskak artin, baserriya
- Nagusiyak
- Hoixen itten.
- 'Ta ordun ez zen beste bizimodo bat zen ordun eskolik gabe lanakin bizi zen, oan eskola ber zu, derrior, ofiziyua ikasteko, deneko, lanin sartzeko 're bai. Miño ordun lanin ikasiya 'ro ikasitzea zijuna eozin tokiko zen.
- Oseake bai behiyak jeisten
- Bai, bai
- o' artasoruan, o' segakin o'
- Segakin 'ta hoixen
Geo polliki-polliki ezin zenun eta ttikitan itiyakin. Bihatzak eakiyez biño itiyaki, horra paoxa, oan ez da paoxik itten,
leno paoxa, artua biarrengo jorraa itten zenin paroxa botzen zen. 'Ta neuko janaiya izaten zen. Oaiñ hoi galdu da. Horra.
'Ta ordun itiyakin jakiña muntuak artua jorratzeko lurra nola botzen zen, muntua nola itten zen, segak ez pa, belarra asko hondatzen harta 'ta ondotik eattia gustatzen ziyoten 'ta hua itiyakin. Horra.
- Asko ibiltzen zenun itaiya zuk?
- Bi nik bai. Oaiñ e' bai e' oaiñ e' nik ez dut nahi motorrik bizkarrin hartuta ne hezurrantzako itten den katxarrua ez da. Nik ez dut nahi.
Hemen kamiyo bazterra garbitzen dut, zergatik nei gustatzen nau garbitasuna, hala ohittu ga 'ta geo jinaseya itten zu, odola beotzen zattu 'ta beste gorputz bat eoten da.
Geldiik hondatu itten da persona.
Nik ez dut nahi denbo askuan eseita jarri nayo dut, 'ta zutik e' ez, zutik ez dut nahi, ibilli bai miño toki batin zutik jarrita orduak ezin dut pasa. Nahiyo dut ibilli.
Beste gorputz bat. Horra.