Ttikitako kontuak

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:31:50 - 0:33:34 (1' 44'')
Laburpena Ttikitan beren neurriko lanak egiten zituzten. Hazi ahala lan zailagoak egiten zituzten. Baina, dena ez zen lana, jostatzen ere aritzen ziren helduak siestara joaten zirenean. Jolasak: txingoka, arbolketa ... Gaur egun ez da halakorik, jostailuak behar dituzte haurrek dibertitzeko. Anai-arrebak eta bizilagunak ibiltzen ziren.

Transkribapena

'Ta haik biltzea joten giñen gu ttiki ttikiyak giñela horra. 'Ta bi hurreneko kozkorrak e' bai
Terrenuk garbitzen jakiña, laneko zea abildade haundiyik ez miño umik itteko ttikiyak itteko mouko lana izaten baizen baserriyan.
'ta beste zea bat, beste era batea. Jostatzen giñan siesta joten zinin gurasuk gu jolastea, guk lo, siestik ez genunin nahi izaten 'ta ordun jolasten aitzen giñan.
- 'Ta ze zerta jolasten ziñazten?
- Ui arbolkatan o', txingoka, txotxak in 'ta hola jarri 'ta hanka baten gañin txingoka, horra atzea 'ta aurrea zenek makil haik jo gabe zenek geyo dembo geiyun ibili.
Oaiñ holakoik ez da oain dena jostallua 'ta zea do.
- 'Ta arbolketan nola zen?
- Arbolak, arbolak hor bat hemen bestia 'ta, jartzen giñan, lau 'ro bost baldin bagiñan, lau arboletan jartzen giñan lau 'ta bestia han.
'Ta bata bestia gamitzen hasten zinin arbola bestia hor zonak, arbola harrapatzen bazun horkua erdira.
Horra. Zeatzen giña juten giñan.
- 'Ta ze jolasten ziñazten anai arrebak?
- Bai 'ta geo bizilaunak e' bai.
- Zein zian bizilaunak? ze baserri zan onduan zana?
- Bai Artamarribekoa.
- Han e' bazian zuen edadekuk.