Labera ezkondu

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 1:20:05 - 1:21:46 (1' 41'')
Laburpena Labe baserrira ezkondu zen. Oraindik han da baserria, alde batean autopista eta bestean gasa. Lau baserri ziren han inguruan. Terreno asko zuten eta denetik landatzen zuten, gero plazan saltzeko. Aurrena astoarekin ibiltzen ziren, gero lanrroberra erosi zuten eta alabak karneta horrekin atera zuen.

Transkribapena

-Eta Labe bizi al da?
-E? Bai, bai. Hua erdiyan, autopista ailleka batetikan, bestetikan gasak eta erdiyan juxtu-juxtu.
-Eta norbaitte bizi da?
-E? Bai.
-Norbaitte bizi da oain 'e?
-Bai.
-Eta han inguruan ze baserri zeon edo nolakua zan inguru?
-Han inguruan zauden bat, bi, hiru baserri. Lau baserri zien han, buruan. Guria, geo bestia bertan. Bai, denak 'e bertan. Bai.
-'Ta zuek ordun terreno asko izango ziñuten?
-E?
-Terreno asko? 'Ta lurra...
-Terrenua bastante, nahikua.
-'Ta ze itten ziñuen baratzan ba?
-Baratzan? Bueno, denetikan! Aurrena astuakin ibilttu giñan, geo. Astuakin ibilli 'ta geo sobratu genunian lánrroberra eosi genun. 'Ta harrekin Pepitak ate zun karneta. Harrekin ikas zun. Attak hartu 'ta mendira eamaten zun.
'Ta han eakutsi ziyon. 'Ta geo teorika pixka 't kosta zitzaiyon. Teorika ate zun 'ta kotxikin kostumbratu zun 'ta segi aurrea. Geo bea ibiltzen zen.
Geo beste, hua zela beste zitroen bat eosi ziyon bea ibiltzeko. 'Ta segi!
-Biño beti 're merkaturako pentsatuta.
-A bai, bai, bai, bai! Merkatu...
-Toki haundiya zun kotxik.
-Bai. Bai eta zitroenak 'e bai. Atzia dena libre zun 'ta bi xexto haundi sartzen zien, xexto ogiyanak haundiy hoik.