Razionamentua

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 1:13:47 - 1:14:35 (0' 48'')
Laburpena Gerra ondoren razionamentua zegoen. Hilabetea pasatzeko zenbat azukre ematen zuten. Baina ez zen nahikoa izaten. Kafesneari azukrea falta eta gozokiak botatzen zizkioten gozatzeko.

Transkribapena

-Zer zan razionamendu garaiya?
-Bai. Eske jartzen zuten razionamentua, hilleko azukria hoimbeste, zea hoimbeste. Dena raziyo bat ematen zizuten 'ta harrekin ez zen hillabete pasatzen!
Kafesnia hartuko bagenun, ni goatzen naz azukreikan ez 'ta guen amak pixka 't gozatzeko kafesnia baldin bazen zea botzen ziyola azukre kozkorrak. Eo zeak, kameluak bota 'ta harrekin aber pixka 't gozatzen zen.
Ez zuten ematen hillabeteko haimbeste! Razionamentua kartzen zen biño hoixe razionamentua! Gutxi ematen zuten. Bai. Ez do.
-Eta zuk leheno esan zuna Goizuta ailleatu 'ta guardia ziillak topo iñ ezkeo...
-Bai, bueno! Hutsik baldin baziñan ondo asto zaharrakin!