Ogi bila Goizuetara

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 1:10:40 - 1:12:06 (1' 26'')
Laburpena Astean behin joaten ziren Goizuetara ogi bila. Añarbe pasa eta Urraireko lepora ateratzen ziren, Gero mendiz mendi ailegatzen ziren Goizuetara. Buelta goizaldean egiten zuten, errepidetik etortzen zirenordu horretan nonbait guardiak erretiratzen ziren eta. Lau edo bost lagun ibiltzen ziren, asto eta mandoarekin.

Transkribapena

-Zuek Goizuta ordun astian behin juten ziñaten?
-Bai.
-'Ta san zu zembat demboko biria zela?
-Bueno! Txikierditik atea Oiyartzundikan.
Eta Goizuta joteko atsalde erdiyan 'o illunabar aldea atetzen giñan 'ta Urdaburuko muntun barrena Urraireko lepoa atetzen giñan.
Añarbe pasa. Zuk hoi ez zenun izautuko. Zubi bat zen, irriyo bat, bueno irriyua! Erreka haundiya zen. Eta han pasa eta Urraireko lepoa atetzen giñan.
'Ta geo Urraireko lepuan kamiyoz ez jotetikan, trabeska, kruzatzen genun irriyua 'ta geo mendiz mendi, ez dait, honea noapaittea atetzen giñen.
Ate, ibilli in ber zen hola ogiya jatetikan e! Ibilli in ber zun hala e! Geo bueltakun ez, bueltakun numbaitte erretiratzen zien 'ta ya goizaldea atetzen giñan 'ta orduan atea 'ta kamiyoz.
-Zembat laun juten ziñaten?
-E?
-Zembat laun?
-Juntatzen giñan ba ni eta beste han auzoko bat 'e bai. Geo beste Añarbeko mutilla 're joten zen.
'Ta beste neska bat 'e bai. Lau 'ro bost laun ibiltzen giñan. Bai, lau 'ro bost laun.
-Emakumiak denak?
-Bat gizasemia. Hua Añarbeko onduan hartzen zen, zea mando batekin ibiltzen zen hua 'ta gu astukin.