Lehen eta orain

Primary tabs

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:12:32 - 0:14:19 (1' 47'')
Laburpena Lehen artoa etxean egiten zen, eta hortik irina. Ogia berandu ezagutu zuen Teodorak, aurretik taloa zen nagusi.

Transkribapena

- Miño artua eosi itten dut nik, hoi leno itxian itten zen artua. Gio iriña o' hoi dena horra.
Ogiya ogiya izautu nun nik, ez dakit ba zenbat urte izango nittun nik, ogiyik e' zen gio ogiya jarri zuten
razimentuan jana 're bai, azukria oliyua razimentun dendatik ezin zen geiyo karri.
'Ta jakiña, derrior itxian in berra zen ordun itxian in berra zen derrior.
Nik egiya san eunero potajia babarruna, gio baba pixkat itten hasi giñan, beno nik ez dakit noiz hasiko zen o' zea,
'Ta haik babarrunakin nahastu 'ta horra. 'Ta talua
Ogiya sei bollo holakok ttiki izautu nittun nik aurreneko hasieran holako sei bollo holakok ttiki zin tokatzen ziuna.
Geo bai geo ogiya nahikua, patuta miño horra.
Geo nahiko ogiya bazen, geo jendia talua uzten hasi zen. Oan berriz kapritxutako talua jaten 'ute
Miño sanuna 'ta indarra duna talua da e! 'ta naturalena 're bai.
- 'Ta zekin jaten zenuten zuek talua?
- Talua, o' potajikin, esniakin