Lesakako errota, Goizueta

Primary tabs

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:06:13 - 0:07:31 (1' 18'')
Laburpena Lesakako errotara artoa ehotzera joaten zirenean eta ogi bila Goizuetara joatean nola ibiltzen ziren kontatzen du. Isuna ere jarri izan diete.

Transkribapena

-Lesakan adibidez ze errotata joten ziñazten?
-Lesakan kalian bertan zen bat.
-A bai?
-Bai. 'Ta harea joten giñan. Goatzen naz aski ondo. Eamaten zenun zakua, hua iyo bitarte, bertan irindu bittarte, bertan eon ber izaten genun. Bai.
'Ta hemen berriz ogiya kartzeko atsalde erdiyan atetzen giñan Goizuta joteko, atsalde erdiyan itxetikan, Txikierdiko ondotikan. Eta danba-danba-danba.
Illuntzeko harea sartu. Illuntzeko 'ro gabez harea sartu ber genun. Bestela, guardia zibillak han eoten zin kalian. Kalian ez, herriya biño honuntxexio zakaten kaxeta bat. Oan ez dakit zutikan daon hua.
Herrira guzela eskoita. Guardia zibillan kaxeta bat zen.
-Zer zen itxe?
-Itxia. Kaxeta ttiki bat, guardia zibillak eoteko tokiya, itxia 'ta ezer ez, guardia zibillak eoteko haimbeste.
Eta harek, behin kendu ziuten, harrapatu ziuten.
-Ai ama!
-Bai, kendu 'ta geo milla pezta munta. 'Ta ordun milla pezta guetzako asko. Jateko izaki ez 'ta milla pezta munta man ziuten.
-Milla pezta...
-Milla pezta. 'Ta orduko guetzako asko. Justu-justu jatekua haimbeste itten genun 'ta.
-Pentsatu haimbeste senideko etxe batian e!
-Bai, milla pezta asko zen.