topoa

Egia/gezurra galdera
Galdera: 

Topo geltokia Arraguan dago eta ez Elizalden, egin zenean herriko agintariek ez zutelako herrigunera trena iristerik nahi. Egia edo gezurra?

Gezurra
Erantzun zuzenaren inguruko argibide osagarriak: 

Uste hori zabaldua badago ere, guztiz kontrakoa da egia. Oiartzungo agintariek ahalegin handia egin zuten trena herrigunera ailegatu zedin, baina, trenbide enpresak ez zuen halako bueltarik eman nahi. Udalak saikaera bat baino gehiago egin zituen trena herrira iristeko eta geltokia Arraguan egotea lortzeko dirua ere jarri behar izan zuen.