Santioetan, bazkaldu eta Iturriotzera

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:58:28 - 1:00:50 (2' 22'')
Laburpena Egun osoan basoan aritu ondoren, ilunabarrean, Arandanera joaten ziren artajorrara. Santio egunean, bazkari ederra ematen zieten han. Irrintzika jaisten ziren Iturriotzera, festetara.

Transkribapena

- Zortzi ordu biño gehiyo ingo zin.
- Ez, zortzi ordu izaten genun, e!
- A bai, e?
- Bai, bai. Zortzitatik 'ta hamabita en punto, geldittu! Bai, zortzi ordo. Horrengatik ba, geo zortzi ordu itten genittunin, Arandango Joxe Luixena joten giñen artojorra illunaarretan.
Bai. Harrek maten zigun... Harrek arrautz pilla bat, harrek ehun bat oillo 'ro eukiko zittun 'ta hola siestuak 'ta paeta zulotan 'ta arrautzak hola betiak eukitzen zittun denak buelta guztiyan 'ta "aiba biña arrautz 'ta ogi kozkor bana denai 'ta artojorra!"
-Artojorra!
- 'Ta geo Santiyo eunin, Iturriozko festak, ez? Santiyo eunin... Santiyo eunian oan bodatan biño bazkaiy hobia itten genun guk ordun han harrekin. Bazkaiya ematen zigun denai eun horrekin. Oillua. Hasiko giñan oillo zopa iña, oillo zopa fideukin 'o ez dakit, kristona itten zun!
'Ta geo gaintik oillua saltsan berriz 'e. Kazulaka haundiyak jarri 'ta dena oillua! Baiño bai jan 'e guk ordun e!
- Bueno! Baita...
- Joe! Geo handikan ya kafia 'ro zerbatt hartzen bagenun Iturriotza irrintzika Ozentziyon gotik bera! Anda la ostra! Fiesteta!
- Erki.
- Bai. Biño gustoa bazkaltzen zen ordun e! Arandan ingurun ez genun huts eingo ordun bazkaldu gabe... Ezta...!
- 'Ta zeiñ joten ziñazten, artojorran 'ta ibiltzen ziñaztenak?
- Artojorran 'ta, herri lanin aitzen giñanak. Herri lanin hor aitzen giñanak denak illunaarretan jenealin horrengana artojorrara joten giñan.
- 'Ta geo harrek patu itten zun?
- Ez, ez. E? Eon, eon, eon. Ez, Jose Luixek ez ziun patzen. Geo meinda 'ta... Meinda 'ta geo bazkaiy hoiy izaten genun. Ez, Jose Luixek ez ziun patzen ez.
- 'Ta geo iturriotzea festeta.
- Geo fiesteta. Biño banketa erra maten zun, e! Jose!
- 'Ta karo, ordun gutxitan jango zen...
- Ordun joe...
- Gutxitan jango zen. Beti... Karo, oillaskuk eta hoi denak saltzeko 'ta, ez?
- Bai.
- Kalea 'ta.
- Oillaskuk eta saltzeko 'ta oillua 're asko saltzeko 'ta arrautza 're saltzeko 'ta.
Atarikoan noiz: 
Astelehena, Uztaila 24, 2017