Oihal motak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:52:10 - 0:54:50 (2' 40'')
Laburpena Oihal ohikoenak: garai batean, harizkoa. Gerora, vichy-a, zeta, perkala, batista... Gerora: popelina, pana, tertziopeloa, mezkla... Artilearekin ere lan asko egiten zen: jertse eta galtzerdiak. Gantxilloa egiten eta bordatzen eskolan erakusten zuten.

Transkribapena

- Denetik iongo zen, biño gehiyena hola ze ibiltzen zen?
- Ba... Zea, este... Hola batatan 'ta soiñ korrientetan 'ta pitxi. Bitxi. Bai. Eta ez dakit hoi guen aman 'ta garaiyin, biño gue garaiyin bai. Eta... Zea, seda. Seda 're bai. Eta perkala, batista... eta nik ez dakiten gehiyo 're izango zin. 'Ta lenotikan, berriz, bakizu, hariya 'ta
hoi izaten zen, harizkua 'ta. Biño ya gue izeba 'ta ama 'ta... Bai, geo ya izeban 'ta garaiyin 'ta 're popelina 'ta hoi ya sartzen 'ta hasi zen... Eta geo ya ondorexio mezkla 'ta hoi. Biñon bai. Pana 're bai. Pana 're ibiltzen zen, haumbeste ez, biñon... Terziopeloki 'e bai eta lanillakin
're bai 'ta... Bai. Eta geo baita 're ibiltzen zen... Ordun jostekingatik ai ga, biñon baita 're jertse, galtzerdi... Galtzerdiya, behintzat, pilla bat itten zen, illeizko galtzerdiya. Eta jertsik 'e bai. Jertsia 're, lana,.. Tela gaiña lana manejatutzen zen urti haitan.
- 'Ta geo gantxillukin 'ta... Karo, kuelluk... Oain puntillak eta saldu itten dia, biño ordun asko iñ ingo zin?
- Bai, bai, bai, bai. Ni neonek gantxillua enaz iña, biño bordatua bai. Bordatu asko.
Eskolan ikasi genun eta bordatu bai. Nik arreuko in nittun maindire 'ta toaillak eta gehiyenak neonek bordatu nittun, 'ta eskuz. Makina oan ne gizona denak zea iñ tzin, este... Oparittu zin, oandik soltero giñala. Eta banun aukera Errenteiyan nahi baldin banun makinaz bordatzen
ikasteko, makina (...) eta makiñan itxiak beak ematen zittun bordatzeko klasik debalde. Biñon ez nitzan jon ni. Eta len san zattutena, toailla, maindire 'ta hoi dena harreoko in nittunak neonek bordatu nittun.