Lehen, gehienak maizter

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:03:20 - 0:04:45 (1' 25'')
Laburpena Etorkin pila etortzen hasi zenean, etxe berean familia bat baino gehiago jarri zen bizitzen, "derecho cocina" deitzen zen moduan. Hau da, denak sukaldea konpartituz. Learren eta Bordaxarren jende pila jarri zen horrela bizitzen. Dirua aurreztu zutenean, etxeak erosten hasi ziren. Euskaldunak ere, haietatik ikasita, orduantxe hasi ziren maizter izatetik etxe jabe izatera pasatzen.

Transkribapena

- ...etxetan jende pilla bat eta ez? Len gañea, zuk hoi jakingo zu, hanako derecho cocina-kin 'ta kanputik etortzen zinak 'ta?
- Bai, bai, bai. Learre hola eondu zen, irakitten, ni gañea ordun ibiltzen nitzan ura kobratzen 'ta beno Learre zon 'ta Bordaxar irakitten eoten zin holaxe jendez e, bar-bar-bar bazter guzitikan. Derecho cocina? igual hiru famili zea etxe batin, 'ta hiru famili, jakina, hiru famili etxe batin, pues, hiru emakume sukalde batin, su batek...
su berakin. Zuk ba al dakizu ze ziskuk armatzen zituzten 'ta ze... miño moldatu zin. Geo ya pixkat lana hasi 'ta lana itten zuten 'ta jakina zintzuk zin ez, saiatzen zin ezerrezetikan, len san guna: larre motxetik heldu denak harek itten du.
'Ta zintzo jokatu, denak lana in 'da, geo batek itxia hartu Altzibarren, bestiak beste numatte 'ta zabaldu zin denak, ya hoik denak zabaldu zin. 'Ta...
- Gañea, hoi san naute nei, lehen geyenak maxterrak zila miño hasi zinin kanpoku hoik eosten...
- Gu 're beti. Beti maixterrak izandu giñan.
- Hoi da!
- Bai beti maixterrak izandu giñan gu. Gu bizi guzian... bai, herri guziya zen ya maixterra ordun. Aberas... zeak... ya... maixterra ez zena ya jauntxu batzuk zin, eske... Len esan duguna, Zabala hoik, herri guziya ya dena ben mende zakaten, baserritar guziyak ben errenta patzen, kalin 'e... Joxixinia bakizu zein den ez, hoi 're...