Lan arriskutsua

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:27:30 - 0:30:10 (2' 40'')
Laburpena Zinkaz gain, beruna eta kobrea ere ateratzen zen. Azidoekin aritzen ziren langileak ahotik odola zeriela egoten ziren. Zulo barruan ere langile asko hiltzen zen, olio erreak botatzen zuen kearekin. Lantegi aukera askorik ez zen orduan: mendia edo meategiak.

Transkribapena

-Zinka atetzen zen ?
-Ez nahastin atetzen zin, genero geyo.Plomua 're atetzen zen hogeitamar bat tunela 'ro hola hillatin. Pixkat barra batzuk izaten baizittun plomuk. Labadorin haik denak beixteko adelantua bazen.
Kobria 're pizar bat atetzen zuten. Pirita atetzen zuten pizar bat. Txarra zen hua oso, reaktibo oso txarrak zittun harek . Ahutik odola zeittela jartzen zin, reaktibotan ai zin obreruk.
-Bai e?
- Lañuk itten itten barrenin, numatte kia, kia atetzen ziyon. Auskuko ze azido zin haik! Hamairu klase 'ro bazin aziduk. Bat bateko 'ta bestia besteko 'ta arloria 're beixten bai zuten, arloria.
Espato de flor, fundiziyotan zeatzeko. Burniyai gozuo mateko.
-A bai?
- Konpaziyo batea txatarra urtutzen da, txatarra. Txatar pillat urtutzen da 'ta hua zaten 'men da lingote txarra. 'ta horrekin nasten zuten.
-A...
-Hoi hemen sal,hoi hemen saltzen zuten zuriya zen, txui-txuia.
-Eta hor zea hanako kalte itten zun hoi zer zen?
-Blenda zen pi , blenda plomua dentan txarrena.
-A plomua txarra, pisuna.
- Ordun labaderun ai zena bakarrik ez, barrenin ai zena 're kalte itten ziyon
-Bai ba! enbobillatzen 'ta ai zenin makina hautsa atetzen baizun. Harek galdu zittun, urakin makina jarri zittuzten bittartin, kantidadezko gizonak hor. Lehorrin aitzen zinin, hortzak bakarrak zuiyak atetzen zittuzten haik kanpoa e!
Izerdiyakin 'ta hauts harrekin dena (...) Hemen Kapotte 'ta, hain denboan Balentin Selpurukua saten zun instat batin hogeita hamarretik goitti hil 'men zin! 'Ta jende gaztia. Hogeitamar, hamabi hamalau, holaxe
A ze kanzer sartu zen hua hor! 'ta ordun numatte lantei aukerik etzen, mendiya o' bestela mina 'ta. Errentiyan papela hoixe.
-Orduko bazen papelera?
-Bai hoi zarra dela usteut.
-'Ta gio alargunai 'ro zerbatte geldittu 'ro itten 'te ziyoten?
-Urte mordoska batin kasik ez
-Gio jarri ziyoten nozpatte